GARAIPEN BIKAINA ZAISA TXINGUDI ERRUGBI TALDEARENA
Errugbia

GARAIPEN BIKAINA ZAISA TXINGUDI ERRUGBI TALDEARENA

Bidasoatarrek sailkapeneko laugarrena den Domiberia Errioxa taldea garaitzeko kapazak izan ziren (19-10), hauspo izugarria denboraldi amaierari aurre egiteko 

Joanekoan Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak Domiberia Errioxaren aurka 94-12 galdu arren, Plaiaundin sailkapeneko laugarrenak direnak 19-10 garaitzeko indarra izan zuten. Errioxa oso talde azkarra da, baloia erritmo handian mugiarazten du, baina etxeko neurketak zelai artifizialean jokatzen dute eta Plaiaundiko lokatzak min handia eman zien.

Neurketaren hastapenean Errioxak eraman zuen partidaren agintea, hala ere, ez zuten entsegua gauzatzeko aukera handirik izan. Aurrean talde bidasoatarra hobe zebilen, baina 25.minutuan Errioxaren mugimendu bikain batek arratsaldeko lehen entsegua gauzatzea ahalbidetu zuen (0-5). Etxeko taldeak erreakzionatu zuen eta 22ko marran 10 minutu inguru jokatu zuten, aldiz, Errioxarrek bikain defeditu zuten 0-5eko mantentzeko. Bazirudien neurketa berdintzera zioala Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak, baina 37.minutuan Errioxak 0-10ekoa ezarri zuen atsedenaldira bi entseguren aldearekin joateko.

Atsedenaldiaren ostean Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak markagailua irauli zuen, konfiantzaz beterik irten ziren zelaira eta Errioxa txiki egin zuten. 50.minutuan lehen entsegua gauzatu zuten eta hamabi minutu beranduago bigarrena egin zuten 12-10 aurretik jartzeko.

Errioxak baloia izatera pasa zen berriz ere, puntuak lortu nahi zituen Irundik hutsean ez bueltatzeko, baina bidasoatarrek defentsan dena eman zuten entsegurik lortu ez zezaten. Neurketa bukatzeko lau minuturen faltan, 19-10ekoa ezarri zuen entsegua erdietsi zuen Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak eta beraz, hiru puntu garrantzitsuak Plaiaundin geratzea lortu zuten. 

GARAIPEN BIKAINA ZAISA TXINGUDI ERRUGBI TALDEARENA
Errugbia

GARAIPEN BIKAINA ZAISA TXINGUDI ERRUGBI TALDEARENA

Bidasoatarrek sailkapeneko laugarrena den Domiberia Errioxa taldea garaitzeko kapazak izan ziren (19-10), hauspo izugarria denboraldi amaierari aurre...

XURIAK KINKA LARRIAN
Errugbia

XURIAK KINKA LARRIAN

Saint Paul Le Daxen aurka 23-10 galdu zuen Hendaiako Estadioak eta jada Federale 2 mailan mantentzeko postuak zortzi puntutara dituzte

Hendaiako...

PUNTU BATENGATIK ZAISA TXINGUDI ERRUGBI KLUBA GARAILE
Errugbia

PUNTU BATENGATIK ZAISA TXINGUDI ERRUGBI KLUBA GARAILE

 Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak errenkadan lortutako bigarren garaipena erdietsi zuen, ligako azken sailkatua den Bera Bera 7-8 irabazi...

HENDAIAKO ESTADIOA PUTZU SAKON BATEAN MURGILDURIK
Errugbia

HENDAIAKO ESTADIOA PUTZU SAKON BATEAN MURGILDURIK

 Zalek 5-12 irabazi zion Hendaiako Estadioari Ondarraitz zelaian, sailkapeneko azken postuan jarraitzen dute eta sei puntutara dituzte salbazio...

ESTU BAINA GARAIPEN APARTA
Errugbia

ESTU BAINA GARAIPEN APARTA

Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak dituen finaletatik lehena irabaztea lortu du, 24-22 Gernika garaitu zuen eta jada Elorrio 12 punturekin berdindu dituzte...

HENDAIAKO ESTADIO MIN HARTUTA
Errugbia

HENDAIAKO ESTADIO MIN HARTUTA

Porrot mingarria jasan zuen Hendaiako Estadioak Lormonten zelaian, 54-10. Azken sailkatuak izaten jarraitzen dute 20 punturekin

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika