Bonus puntua lortu gabe, play-offa jokoan izanen dute azken jardunaldian
Txingudi Rugby Klubeko senior taldeak Zarautz B/Beltzak garaitu zuen pasa...
31 Urt, 2023
Txingudi Rugby Klubeko 14, 16 eta 18 urtez azpiko taldeek garaipen bana erdietsi zuten Plaiaundin larunbatean
Txingudi Rugby Klubeko gazteek etxean jokatu zituzten asteburuko neurketa guztiak eta denetan emaitza arrakastatsua erdietsi zuten. Izan ere, 14, 16 eta 18 urtez azpiko taldeek euren partiduak irabazi zituzten pasa den larunbatean Plaiaundin.
Eguneko lehen neurketa 14 urtez azpiko taldeak jokatu zuen. Danon Artean taldea jaso zuten hauek Plaiaundiko zelaian eta 36-34ko markagailuarekin menderatu zituzten aurkariak. Partidu estua izan zen eta azken minutuan irauli ahal izan zuten emaitza etxekoek.
18 urtez azpiko taldeak berriz, Iruña/UNAV taldearen kontra jokatu zuen asteburuko jardunaldia. Ligako lehen faseko azken neurketa zen eta, aldez aurretik, bazekiten ez zela partida erraza izanen. Hala ere, etxekoek indarrez ekin zioten jardunaldiari eta aurretik jarri ziren segidan markagailuan. Talde bisitariak ez zuen amore eman eta atsedenaldira 10nako berdinketarekin iritsi ziren bi taldeak. Bidasotarrak gogotsu zelairatu ziren bigarren zatian eta beraien alde jarri zuten berriz ere markagailua, neurketa bukaerara arte. Nafarrek hurbiletik jarraitu zieten, baina azkenik ezin izan zuten etxeko taldea garaitu. 39-24ko markagailuarekin, Txingudik laugarren postuan bukatu du lehen fasea, 15 punturekin.
Azkenik, 16 urtez azpiko taldeak Gaztediren aurka jokatu zuten larunbateko jardunaldia. Aurkaria sailkapeneko lidergotzari begira zegoen neurketa hasi aurretik, baina etxekoek ere indarra erakusteko asmoa zuten, eta horrela egin zuten. Neurketa hasi eta berehala, 7-0eko markagailua ezarri zuten euren alde. Hala ere, lehen zati guztian zehar, berdintasuna izan zen nagusi eta markagailua parekatzen egon ziren etengabe bi taldeak. Bigarren zatia 21-21ekoarekin hasi zuten eta etxekoek, aurkariaren etsipena aprobetxatuta, aurrea hartu zuten eta neurketa 33-21eko markagailuarekin bukatu zuten. Denboraldiko lehen itzulia bukatuta, datorren hilabetetik aitzinera, Txingudik C multzoan jokatuko du bigarren fasea, Elorrio, Uribealdea eta Getxo Brekin batera.
Bonus puntua lortu gabe, play-offa jokoan izanen dute azken jardunaldian
Txingudi Rugby Klubeko senior taldeak Zarautz B/Beltzak garaitu zuen pasa...
Seniorrek neurketa garrantzitsua izanen dute bihar ZarautzB/Beltzak taldearen kontra
Txingudi Rugby Klubeko talde gehienak lehian izanen dira...
Hogeita hamar jokalari ohi elkartu ziren Plaiaundin eta tokata-n aritzen hasi zuten eguna
Txingudi Rugby Klubeko beteranoek euren eguna ospatu zuten...
Txingudi Rugby Klubeko emakume taldeak Mungian jokatu zuen denboraldiko bigarren lagunartekoa
Zaisa Txingudik Gaztedi B taldearen kontra porrota...
Seniorrak Gaztedi B bisitatuko dute eta 14 urtez azpiko taldeak Hernanin jokatuko du asteburuko jardunaldia
Txingudi Errugbi Klubeko emakume taldeak...
16 eta 18 urtez azpiko taldeek garaipenarekin bukatu zuten asteburuko jardunaldia
Txingudi Errugbi Klubeko...