HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta infantil mailako txapelketa jokatu zen pasa den igandean, maiatzaren 12an, Irungo Plaiaundin. Bidasoa Atletiko Taldeko eskolartekoak hamaika domina poltsikoratu zituzten guztira, tartean urrezko hiru, zilarrezko bertze hiru eta brontzezko bortz.

600 eskolarteko baino gehiagok hartu zuten parte Plaiaundin jokatu zen Gipuzkoako alebin eta infantil mailako txapelketan. Lehiaketa giro ezin hobean ospatu zen eta Bidasoa Atletiko Taldekoek ere, etxean, emaitza bikainak bildu zituzten. Infantil mailan, guztira, sei domina poltsikoratu zituzten, tartean urrezko bat. Beñat Lekuonak altuera-jauzian (1,57m) nagusitu zen. Bigarrenarekin eta hirugarrenarekin berdindu zuen markan, baina Lekuonak irabazi zuen azkenean, nuloen kopuruagatik. Bigarren postuan berriz, Kaiet Arruabarrena sailkatu zen (500 metroko lasterketan, 1:20,79ko denborarekin), baita Olatz Elizasu ere (diska jaurtiketa 800g, 26,56 metro). Azkenik, brontzezko hiru domina eskuratu zituzten: Alain Ugarte altuera-jauzian, Naia Piquer 500 metroko lasterketan (1:21,62) eta Paula Crespo 1000 metroko oztopo-lasterketan (3:34,38).

Alebin mailako atletek ere bortz domina eskuratu zituzten Gipuzkoako txapelketan, horietatik urrezko bi. Eñaut Zuazuabeitia lehen postuan sailkatu zen, pilota-jaurtiketan (29 metro), baita Melchor Sorondo ere 500 metroko lasterketan (1:27,35). Zilarrezko domina bakarra poltsikoratu zuten Iraia Garciaren eskutik, 60 metroko hese-lasterketan 10,52 segunduko denbora egin ondotik. Proba berean, Paula Boned hirugarren sailkatua izan zen, brontzezko domina eskuratuta, 10,74 segunduko denbora lortuta. Azkenik, bigarren brontzezko domina Maia Sanchezek eskuratu zuen, 500 metroko lastereketa 1:31,35 minutuan osatuta. 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika