Espainiako Maratoi Txapelketako K2 kategorian lortu zuen sailkapena Juaristik, Asturiaseko Laura Figaredorekin batera
Espainiako Maratoi Txapelketan izan...
08 Mar, 2023
Santiagotarrak-Urbycolan-ek taldekako sailkapena ere bereganatu zuen
Euskadiko 5000 metroko Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den igandean, Martxoaren 5ean, Irunen. Santiagotarrak-Urbycolan taldeak lan bikaina egin zuen eta horren ondorioz, hemeretzi domina eskuratu zituen guztira: urrezko bortz, zilarrezko lau eta brontzezko bertze bortz. Gainera, taldekako sailkapenean ere irabazi egin zuen.
23 urtez azpiko emakumeetan Eider Amundarainek lortu zuen hirugarren postua. Jubeniletan berriz, Ane Amostegik zilarrezko domina eskuratu zuen eta kadeteetan azkenik, Eneritz Aizpioleak urrea irabazi zuen eta Nora Aranak, brontzea.
Beteranoen mailan, 50 urtez goitiko kategorian, Asier Ursua eta Ramon Gorrotxategi bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren. 23 urtez azpiko mailan berriz, Ekaitz Aizpioleak lehen postua irabazi zuen, Aimar Amundarainek bigarrena eta Mikel Larrarte hirugarren postuan sailkatu zen.
Senior mailan, Beñat Arsuaga izan zen txapeldun eta jubeniletan ere emaitza bikainak lortu zituzten: Markel Juaristik urrea eskuratu zuen, Alex Aranak zilarra eta Aimar Platerok brontzea. Kadete paracanoe kategorian, Asier Bulmanek irabazi zuen eta Odei Gelbenzu kanoistak ere bere kategoriko lehen postuan sailkatu zen.
Honen ondotik, datorren larunbatean, martxoaren 11n, Santiagotarrak-Urbycolan taldeko piraguistak Zumaian izanen dira, Gipuzkoako Txapelketa jokatzen. Hurrengoan berriz, martxoaren 18an, Sevillara joanen dira Espainiako neguko txapelketan lehiatzera.
Eskolako piraguistek ere igandean, martxoaren 12an, izanen dute hurrengo hitzordua. Hauek Joku eskolarretan parte hartuko dute Pasaian.
Asteburuko hitzorduak
Piraguistez gain, aulki mugikorreko arraunlariak Leguatianon izanen dira datorren martxoaren 12an, igandean, Euskadiko Federazioak antolatutako estropadan. 9:00etan hasiko da lehiaketa eta Santiagotarrak taldearekin batera, Hondarribia, San Juan, Arraun Lagunak, Ur Kirolak, Orio, Santurtzi, Raspas, Getxo eta Kaikuk parte hartuko dute. Guztira, 400 bat kirolari espero dira, 150 ontzitan banatuta. Santiagotarrak taldeak 66 arraunlari ureratuko ditu, 35 ontzitan.
Azkenik, ur biziak ataleko kirolariak La Seu D´Urgellen ospatuko den Espainiako Kopan hartuko dute parte. Larunbatean eta igandean izanen dute hitzordua eta guztira, Santiagotarrak taldeko 15 kirolari lehiatuko dira.
Espainiako Maratoi Txapelketako K2 kategorian lortu zuen sailkapena Juaristik, Asturiaseko Laura Figaredorekin batera
Espainiako Maratoi Txapelketan izan...
Katixa Francok eta Nora Aranak eskuratu zuten hirugarren postua K2an, baita Eider Ceciliak ere K1ean
Santiagotarrak taldea Castrelo do Miñon izanen zen,...
Irungo klubeko emakumeek ikuskizuna eman zuten eta taldea hamaikagarren postuan kokatu, estatu osoko bertze 80 kluben artean
Santiagotarrak taldeko kadete...
Asteburu honetan berriz, Legutianon, Sevillan eta Irunen egonen dira lehian Irungo klubeko kirolariak
Promesa Gazteen Slalom modalitateko Espainiako...
Taldeka, Irungo klubak hamargarren postua eskuratu zuen
Verducidon (Galizia) izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrak taldeko palista gazteak,...
Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian
Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...