HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu zuten pasa den larunbatean, Lekeitioko XIII. Ikurriñan. Gizonezkoen bigarren trainerua berriz, bostgarren postuan sailkatu zen. Azkenik, gizonezkoen lehen traineruak brontzezko domina eskuratu zuen atzo Donostian, Euskadiko Txapelketan.

XIII. Lekeitioko Ikurriña ospatu zen pasa den larunbatean, ekainaren 8an, Lekeition. Bertan izan ziren Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeak eta gizonezkoen bigarren trainerua ere. Lehenek garaipena eskuratu zuten, zumaiarren kontrako lehia estuaren ondotik. Segundu bakarreko aldea izan zuten bi taldeek helmugan, hondarribitarren alde erori zena. Hibaika izan zen hirugarren. Gizonen bigarren trainerua berriz bostgarren postuan sailkatu zen, Zarautzen irabazi zuen estropadan.

Euskadiko Txapelketan hirugarren

Atzo berriz, ekainaren 9an, Euskadiko Traineru Txapelketa ospatu zen Donostian. Euria eta haizea izan zen nagusi eta itsaso txarra ere. Olatu bortitzak zeuden eta horrek eragin zuzena izan zuen estropadan. Talde guztiek izan zituzten arazoak eta azkenean, erlojupeko modalitaten jokatu zuten txapelketa. Azkenik, Bermeok jantzi zuen txapela, Zierbena izan zen bigarren eta hirugarren postuan, Hondarribia sailkatu zen. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika