Maider Aizpuruaren eta Asun Gamindezen taldeak denboraldiko laugarren lagunartekoan irabazi dute, bilakaera ona dutela erakutsiz
Txingudi Rugby...
05 Api, 2023
Goizez errugbi eskolen arteko txapelketa ospatuko da Plaiaundin eta arratsaldez, hainbat jarduera ospatuko dituzte Irungo erdigunean
Irungo errugbizaleek euren eguna ospatuko dute datorren apirilaren 15ean. Irun Rugby Eguna eginen dute larunbat horretan eta Txingudi Rugby Klubak egun osoko egitaraua prestatu du horretarako.
Goizean goizetik hasiko da Irun Rugby Egunaren egitaraua, Plaiaundin jokatuko den rugby eskolen arteko txapelketarekin. Txingudi Badia nazioarteko errugbi topaketa izanen da txapelketaren izena eta bertan, 10 eta 12 urte bitarteko zortzi taldek parte hartuko dute. Etxeko taldearekin batera, Baztan Menditarrak (Nafarroa), Soragazteak (Gipuzkoa), Sarako Izarra (Lapurdi), Emak Hor Arrangoitze-Basusarri (Lapurdi), RC Rioja (Errioxa), RGC Covadonga (Asturias) eta Rugby Union Norte (Kantabria) taldeak izanen dira. Denak denen kontra arituko dira eta zazpi minutuko partidak jokatuko dituzte. Guztira, 400 bat persona bilduko direla jakinarazi dute. Neurketen ondotik, sari banaketa eginen dute eta hirugarren denbora eskainiko die mugako taldeak. Bitartean, bertze partida batez gozatzeko aukera izanen dute. Izan ere, Txingudiko 16 urtez azpiko taldeak Uribealdea jasoko du, 14:30etik aitzinera.
Iñigo Aizpuruak, Txingudiko eskolako zuzendariak, “pozik gaude horrelako ekimena bultzatzeaz, gure eskoletako jokalari eta trebatzaileentzako egundoko esperientzia izango dela ziur gaude”, erran du. Gaineratu duenez, “jatorri hain ezberdinetako klubak bilatu ditugu bai jokalariek zein guraso edo eskolako partaideek beste errealitateak eta lan egiteko moduak ikus ditzagun. Txikiek ondo pasatzeaz harago, topaketa honek ekarpenak egingo dizkigula uste dugu”.
Arratsaldean berriz, ospakizunek segida izanen dute Irungo erdigunean. 17:00etan kalejiran aterako dira Plaiaunditik eta Irungo San Juan plazara joanen dira. Bertan, rugby zelai txiki bat jarriko dute eta horren inguruan, musika, zozketak, jokoak eta bertze zenbait sorpresaz gozatzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek.
Xabi Sanchez Txingudi Rugby Klubeko kideak kontatu dizkigu xehetasun guztiak.
Maider Aizpuruaren eta Asun Gamindezen taldeak denboraldiko laugarren lagunartekoan irabazi dute, bilakaera ona dutela erakutsiz
Txingudi Rugby...
Gizonezkoak BRT Menditarrak antolatzen duen Errugbi Egunean izanen dira Rugby Seven txapelketa jokatzen
Txingudi Rugby Klubeko emakume eta...
Maiatzaren 20an jokatuko dira 16 eta 18 urtez azpiko finalak, baita Bultzako liga inklusibokoak ere
Plaiaundi izanen da Euskal Ligetako finalen...
Play off-eko itzulerako neurketa 70-5ko markagailuarekin galdu zuten bidasotarrek Atletico San Sebastian taldearen kontra
Zaisa Txingudik ezin izan...
Emakumeek Sarako Izarra eta Lleidako INEF taldeekin entrenatu zuten eta gizonezkoek azken hauen kontra lagunarteko bat jokatu zuten
Txingudi Rugby...
Play-offeko joaneko partidua 8-55ko markagailuarekin galdu zuten mugakoek Atletico San Sebastian taldearen kontra
Zaisa Txingudik mailaz igotzeko...