IRUNDIK MUNDURA

 Santiagotarrakeko palistak diren Nerea Garcia, Maialen Arsuaga eta Uxue Arsuaga, Munduko txapeldunorde eta hirugarren bilakatu dira asteburuan. 

Bidasoa ibaian zehar lehen paladak eman zituzten Santiagotarrakeko palistak lehiaketa internazionaletan ugaritu dira azken urteetan, denbora kontua zen horrelako berriak jasotzen hastea. Asteburuan zehar, Portugalgo Montemor o Velho hirian sprint modalitateko Munduko Txapelketa jokatu da eta Santiagotarrak Elkarteko hiru palistak domina kolkoratu dute. Nerea Garcia 23 urtez azpiko K2 200 metroetako txapeldunorde bilakatu zen eta Maialen eta Uxue Arsuaga ahizpek junior mailako K2 200 metroetan hirugarren bukatu zuten lasterketa. Emakumeak, gazteak eta langileak, eginiko sakrifizio guztiengatik, hori eta gehiago merezi dute.

Nerea Garciak Teresa Tiradorekin lehiatu zen eta Arsuagatarrak ahizpen arteko konexioa frogan jarri zuten. Bi bikoteak final-erdiak jokatuta A finalerako sailkatze zuzena eskuratu zuten eta determinazio berdinarekin finala lehiatu zuten. 200 metroetan akats gutxi egin daitezke, irteeraren unetik helmugaraino dena eman behar dute, eta hala egin zuten. Bi lasterketa oso estuetan, Nerea Garciak eta Teresa Tiradok bigarren egin zuten (38,41’’), lehenarekiko +0,28’’-ra; bestetik, Uxue eta Maialen Arsuaga hirugarren postuan helmugeratu ziren (40,00’’), lehen postuan bukatu zuten bikote hungariarrarekiko +1,51’’-ra.

Aitor Gorrotxategi 15. 23 urtez azpiko lehiaketan

Laugarren palista bat ere Portugalen ere izan zen. Aitor Gorrotxategik 23 urtez azpiko mailan parte hartu zuen eta lehiaketa gorabeheratsu batean, munduko 15. palista azkarrena bezala bukatu zuen bere jarduna. Final-erdietan A finalerako txartela ematen zion hirugarren postutik hurbil izan zen (+0,65’’), baina azken unean eskapo egin zion eta bosgarren postua erdietsirik B finala jokatu zuen.

Goizean lehiatzeko aurreikusita zegoen B finala lainoarengatik arratsaldera atzeratu zuen antolakuntzak. Egun osoan zehar lehiaketaren tentsioaren zama izan zuen soinean eta lehiatzeko ordua iritsi zenean, ez zen guztiz asebeteta geratu burututako lanarekin. Berriro ere, bosgarren bukatu zuen, orotara 15., helburu zuen 10.postutik urrun (+5,04’’).

KLARA OLAZABALEK ZILARRA ESKURATU DU PATRUILETAN

Bratislava jokatzen ari diren Munduko Kopako seigarren jardunaldian, taldeka, lehen zilarra eskuratu du Klara Olazabalek.

Modu onenean hasi du...

JOAN CRESPO MUNDUKO EXTREME TXAPELDUN

Slalomeko modalitate berrian, Santiagotarrak Elkarteko Joan Crespo palista Munduko txapeldun bilakatu zen.

Santiagotarrakeko slalomeko palistak Paun...

IRUNDIK MUNDURA

 Santiagotarrakeko palistak diren Nerea Garcia, Maialen Arsuaga eta Uxue Arsuaga, Munduko txapeldunorde eta hirugarren bilakatu dira...

CRESPO 7. ETA OLAZABAL 9. LA SEUKO MUNDUKO KOPAN

 La Seu d’ Urgellen Munduko Slalom Kopako bosgarren jardunaldia jokatu da eta Santiagotarrak Elkarteko Klara Olazabalek, Joan Crespok eta Ander Elosegik ezin...

KLARA OLAZABAL 23 URTEZ AZPIKO EUROPAKO TXAPELDUNORDE

Ostiraletik, Solkanen (Eslovenian) 23 urtez azpikoen slalomeko Europako Txapelketan lehiatu da eta patruiletako modalitatean zilarrezko domina eskuratu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika