JACOBO CUETARA: “ONGI DEFENDATZEKO GAI IZAN BEHAR GARA, SENDO, ETA MAILA ALTUA MANTENDU PARTIDU GUZTIAN ZEHAR”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ONGI DEFENDATZEKO GAI IZAN BEHAR GARA, SENDO, ETA MAILA ALTUA MANTENDU PARTIDU GUZTIAN ZEHAR”

Bidasoak Puente Genil bisitatuko du ortzirale honetan, martxoaren lehenean, 20:00etan

Bidasoa Irunek ortzirale honetan, martxoaren 1ean, bisitatuko du Angel Ximenez Puente Genil taldea, 20:00etan, Plenitude ASOBAL Ligako hurrengo jardunaldia jokatzeko. Logroñori hamaika golengatik irabazi ondotik, Irungo taldea konfiantzarekin dagoela adierazi du Jacobo Cuetara entrenatzaileak, baita mentalizatuta ere.

Emaitza onen boladarekin segitzea da Bidasoaren helburua heldu den partidurako ere. Jacobo Cuetara entrenatzaileak aipatu duenez, “jokoa hobetzea” eskatu zien jokalariei Logroñoren kontrako azkeneko neurketan eta jokalariek “ahoa itxi” ziotela ere onartu du. Pozik daude horiak egindako lanarekin eta orain, Puente Genilen kontrako norgehiagokan gauza bera egitea espero dute. Prestatzaileak jakinarazi du jokalariak prest daudela, “konfiantza dutela eta mentalizatuta daudela”. Hori ona bada ere, “konfiantza maila neurtu behar” dutela ere azpimarratu du Cuetarak, gainezka egin ez dezan.

Bidaia luzea dute aitzinetik bidasotarrek, 12 ordukoa gutxi gora behera. Autobusean hainbertze ordu pasatzeak “neke fisiko eta mentala” suposatzen duela argitu du entrenatzaileak eta hori kontuan eduki behar dutela. Horrez gain, azken aldian entrenamendu lasaiagoak egiten ari da jokalarien fisikoa gehiegi ez kargatzeko. Izan ere, Cuetarak azaldu duenez, “denboraldiko bigarren zati honen hasieran aurkari zailak izan ditugu aitzinean eta garai garrantzitsua izan da sailkapeneko bigarren postua jokoan zegoelako”.

Ortzirale honetako aurkaria ere zaila izanen dela argi dute Bidasoako jokalari eta teknikariek. Prestatzaileak aipatu du “Puente Genilen bertsiorik onena espero” dutela kantxan: “Gol guttien jaso dituen hirugarren taldea da Ligan, Barçaren eta gure gibeletik. Etxean gainera, aunitz estutzen du. Jaurtiketak egiteko gaitasun handia duen taldea da eta gu ongi defenditzeko gai izan behar gara, sendoak, eta 60 minutuz joko maila handiarekin kantxaratu”. Bi puntuak etxera bueltan ekartzeko, “momentu onak aprobetxatzea” izanen de gakoa, baita “azken minutuetara berdinduak ailegatzea” ere.

Puente Genilen kontrako partidurako ia jokalari guztiak prest egonen dira. Hala ere, Dariel Garcia eta Rodrigo Salinas ezin izanen dira joan, baja seguruak izanen dira, eta Asier Iribar ere zalantza izanen da azken momentura arte. 

BIDASOAKO JOKALARI ETA ENTRENATZAILE OHIA FERNANDO BOLEA ZENDU DA
Eskubaloia

BIDASOAKO JOKALARI ETA ENTRENATZAILE OHIA FERNANDO BOLEA ZENDU DA

Boleak ASOBAL Liga, Errege Kopa, ASOBAL Kopa eta Europako Kopa irabazi zituen Bidasoan jokalari gisa, eta entrenatzaile moduan ASOBAL Ligara azken igoeraren...

PIOTR MIELCZARSKI POLONIARRA BIDASOAKO DIZIPLINAN SARTUKO DA
Eskubaloia

PIOTR MIELCZARSKI POLONIARRA BIDASOAKO DIZIPLINAN SARTUKO DA

Erdiko atzelari gaztea utzita ariko da BM Guadalajaran 2024/25 denboraldian

CD Bidasoak eta Piotr Mielczarski jokalariak akordioa lortu dute eta horren...

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika