JOAN CRESPOK ASTEBURUA BRONTZEZKO DOMINAREKIN BOROBILDU DU

Bratislavako Munduko Txapelketan, Santiagotarrak Elkarteko ur-bizietako palistak bi domina eskuratu dituzte.

Patruiletan eta bakarkako lehiaketan domina bana eskuratu dituzte Santiagotarrakeko palistak jokatu berri den Bratislavako Munduko Txapelketan. Ostiralean Klara Olazabalek zilarrezko domina kolkoratu bazuen, atzo, K1 modalitatean, Joan Crespo podiumeko hirugarren mailara igo zen.

Ander Elosegiren lana ere goraipatzekoa izan da. Beti zaila eta lehiakorra den Munduko Txapelketan, C1 modalitateko finalean sailkatzeko indarra izan zuen Elosegik. Hamargarren postua ziurtatuta, finalean txapelketako seigarren denbora onena egin zuen.

Klara Olazabalentzat Bratislavako Munduko Txapelketa gogoangarria izango da. Bakarkako lanean 25.postuan bukatu arren, ostiraleko patruiletako txapelketan, Miren Lazkano eta Nuria Villarrublarekin batera, zilarrezko domina eskuratu zuen. 

SANTIAGOTARRAK-URBYCOLAN TALDEA GIPUZKOAKO TXAPELDUN

Guztira hamahiru domina eskuratu zituzten taldeko piraguistek Zumaian

Santiagotarrak-Urbycolan taldeak 5.000 metroko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen...

HEMERETZI DOMINA ESKURATU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO TXAPELKETAN

Santiagotarrak-Urbycolan-ek taldekako sailkapena ere bereganatu zuen

Euskadiko 5000 metroko Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den igandean, Martxoaren...

SANTIAGOTARRAK KE ZAISAK ZORTZI DOMINA ESKURATU ZITUEN LEHEN ESPAINIAKO KOPAN

Igandean, Oier Diazek, Izar Garciarenak eta Javi Arruabarrenak eskuratu zituzten urrezko dominak

Ur Bizietako denboraldiko honetako lehen Espainiako Kopa...

SANTIAGOTARRAK-EK HAMAZAZPI DOMINA ESKURATU ZITUEN SLALOMEKO BIGARREN EUSKADIKO KOPAN

Kayak Krossean ere zortzi domina irabazi zituzten Irungo taldekoek

Santiagotarrak taldeko Slalomeko eta Kayak...

SANTIAGOTARRAK TALDEA BIGARREN POSTUAN EUSKADIKO TXAPELKETAN

Eslaloneko Euskadiko Txapelketa ospatu zen Pauen eta Santiagotarrak-ek 22 domina eskuratu zituen bertan

Eslalon...

SANTIAGOTARRAK LEHENENGO POSTUAN ESLALON OLINPIKOKO GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Ur bizietako piraguistek 24 domina irabazi zituzten guztira, urrezko eta zilarrezko zazpina eta brontzezko hamar

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika