KIROL 2022 JARDUNALDIA OSPATU ZEN OSTIRALEAN FICOBAN

Bertan, Bi On Be plataforma aurkeztu zuen Igor Emeryk

Pasa den ostiralean, ekainak 17, Kirol 2022 jardunaldia ospatu zen Ficoban. Ongizatea, osasuna eta kirola zuen ardatz ekimenak eta Bi On Be-k, Igor Emeryk sortutako plataforma berriak, antolatu zuen, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen eta Real Unionen laguntzarekin.

Hiru bloketan banatu zituzten ostiralean ospatutako hitzaldi eta mahai-inguruak. Lehena “Prebentzio eta osasuna kirolean. Mugaz gaindiko eremutik egindako ekarpenak” izenburuarekin, bigarrena “Jarduera fisikoa denontzat eskuragarri. Euroeskualdeko lurraldeen dinamikak” goiburuarekin, hiurgarrena “Goi-mailako kirola. Fugaz gaindiko esperientziak eta politikak” gaiaren inguruan eta laugarrena “Kirola eta jarduera fisikoaren sustapena. Euroeskualdeko ekimenak”. Azken honetan, Igor Emeryk, Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidenteak, berak sortutako plataforma berria aurkeztu zuen, Bi On Be.

Igor Emery berarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta ostiraleko jardunaldiaren inguruko balorazioa egin digu, baita plataforma berriaren helburuak kontatu ere.


 

JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK I. ANAGAN KOPA OSPATUKO DU ASTEBURUAN

Probak Irungo klubeko 30 zaldizko eta kanpoko 170 hartzea aurreikusi dute

Jaizubia Hipika Klubak 2023ko Zaldi-jauzien I. Anagan Kopa antolatu du...

EMAKUMEA, KIROLA ETA ENPRESA FOROA ANTOLATU DU REAL UNIONEK

Maiatzaren 17an ospatuko da Ficoban, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatutako ekimena

Real Unionek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean,...

ELISE DULAC, AITOR YANGUAS ETA MARKEL REGUERO NAGUSITU ZIREN X. BIDASOA TXINGUDI SQUASH SARIAN

Nafarroatik partehartze eskasa egon bazen ere, guztira 43 jokalari aritu ziren lehian asteburu guztian zehar

Lur Alai Squash Klubak antolatuta, X....

X. BIDASOA TXINGUDI SQUASH SARIA JOKATUKO DA BIHAR ETA ETZI ARTALEKUN

Dagoeneko 45 jokalarik eman dute izena Euskadiko Federazioaren zirkuituaren baitan dagoen txapelketa ofizial honetan

Bidasoa Txingudi Squash Saria...

THOMAS HIRIBARNE TXAPELKETAN PARTE HARTU DU LUR ALAI SQUASH KLUBAK

Xabi Azaldegi klubeko hernaniarrak lortu zuen bigarren postua

Thomas Hiribarne jokalari ohiaren omenezko open nazionala jokatu zen Baionan pasa den...

SOFIA MATEOSEK IRABAZI DU ALIZIA TXOPERENA OPEN NAZIONALA

Finalean 3-2 gailendu zitzaion Mateos Maria Tovar kolonbiarrari

Sofia Mateos, BGS Barcelona Global Squash taldeko 21 urteko gaztea, izan zen Alizia...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika