KLARA OLAZABALEK ZEELANDA BERRIAN ZILARRA ESKURATU DU

Zeelanda Berrian jokatu berri den Slalomeko openean, Santiagotarrak klubeko Klara Olazabalek zilarrezko domina eskuratu du eta Tokiko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzeko helburuan dabil

Asteak daramatza Klara Olazabal Zeelanda Berrian slalomeko entrenamenduak egiten, izan ere, Tokiko Olinpiar Jokoetarako txartela lortzeko helburuan dihardu. Bertan jokatu den Slalomeko Openean parte hartu du eta izugarrizko emaitzarekin hasi du Olinpiar Jokoetako urtea. C1ean bigarren postua eta horrek dakarren zilarrezko domina eskuratu du.

Maila onean dago palista irundarra, larunbatean bigarren bezala sailkatu zen sailkapen proban eta igandean, finalerdietan eta finalea hain zuzen, Zeelanda Berriko palistaren, Jonsen, atzetik 1,82 segunduetara sailkatu zen.

Klara Olazabalen hurrengo erronka Ozeaniako Txapelketa izango da, otsailaren 1etik 3ra ospatuko da Zeelanda Berriko Auckland hirian kokatuta dagoen kanalean, eta bertan, Ander Elosegik ere parte hartuko du. 

KLARA OLAZABAL HIRUGARREN PAUN

Santiagotarrakeko ur-bizietako palistek Paun jokatutako Pirinio Kopako hirugarren jardunaldian parte hartu zuten. Klara Olazabalek hirugarren egin zuen eta Ander...

AITOR GORROTXATEGIK BIGARREN BUKATU DU NEGUKO ESPAINIAKO TXAPELKETA

Sevillako CEAR de la Cartujaren instalazioetan, Neguko Espainiako Txapelketa 2.000 metroko erlojupeko batekin hasi zen, non maila bakoitzeko 70 onenek 5000 metroko...

JOAN CRESPO ASTEBURUAN NAGUSI

Larunbatean eta igandean Santiagotarrakeko palistak garaipena eskuratu du K1 modalitatean. Ander Elosegik, C1ean, garaipena erdietsi zuen larunbatean eta Klara...

ANDER ELOSEGIK, KLARA OLAZABAL ETA TELMO OLAZABALEK SLALOMEKO DENBORALDI BERRIARI EKIN DIOTE

Asteburuan Ozeaniako Slalomeko txapelketan parte hartu dute hiru palista irundarrek. Elosegik laugarren bukatu du, Klara Olazabalek zazpigarren, eta Telmo Olazabal...

KLARA OLAZABALEK ZEELANDA BERRIAN ZILARRA ESKURATU DU

Zeelanda Berrian jokatu berri den Slalomeko openean, Santiagotarrak klubeko Klara Olazabalek zilarrezko domina eskuratu du eta Tokiko Olinpiar Jokoetarako txartela...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika