KLUBARI LOTUTA MANTENTZEKO LIBURUA
Errugbia

KLUBARI LOTUTA MANTENTZEKO LIBURUA

Txingudi Rugby Klubak mende erdiaren urteurrena omentzen duen liburuxka argitaratu eta aurkeztu du.

Garai zailak dira kirol ez-profesionalarentzat. Covid-a dela-eta, kirolariek hainbeste maitatu eta gogoko duten kirola ezin praktikatu dabiltza. Duela urtebete, Txingudi Errugbi Klubak 50 urte bete zituen eta omenaldiko zenbait ekitaldi, pandemiak zapuztu ditu. Ordutik, ezin entrenatu dabiltza eskualdeko errugbilariak eta klubeko ordezkariek zerbait egin behar zutela pentsatu zuten. Horrela, Txingudi Rugby Klubaren mende erdiak omentzen eta urtero klubak egiten duen aldizkariaren ohiko edukiak biltzen dituen liburuxka argitaratu berri dute. Xabi Gezala izan da testuaren sortzailea eta Judas Arrietak, diseinatu eta maketatu du liburua. Biak ala biak, urteetan zehar, Txingudi Errugi Klubarekin burubelarri lanean aritu izan dira.

Egindako lanari eta lortutako kalitateari balioa eman nahi izan zaie. Hala ere, jarri zaion prezioa sinbolikoa da eta 5eurotan soilik jarriko dute salgai. Oraingoz, 2 salduko dira; lehena, Irunen eta bestea, Hondarribian. Irunen, Galarz kioskoan egongo da eskuragarri, Fermin Calbetón kaleko 5ean; eta Hondarribian, Txiplao 8ko Done Pedro Kofradian.

Atzoko aurkezpenean, klubeko ordezkariek liburua argitaratzearen xedea zein zen beti argi izan dutela aitortu zuten: “gure kirola egiteko egoera mugatua denez, liburua argitaratu nahi izan dugu, gure eskualdeko kirola maite duten guztiek eta gure familia osoak entretenimendua eta klubari lotuta jarraitzeko arrazoia izan dezagun”. Horretaz gain, Iñigo Aizpuruak eta Iñigo Camarerok, Txingudi Rugby Klubeko zuzendaritzako batzorde kideek, “liburuxkan 50. urteurrenean antolatutako jarduera guztien artean, klubaren sortzaileekin antolatu zen bazkaria eta Irunen zein Hondarribian antolatu zen festa nabarmendu nahi izan dugu”.

GARAIPENA LEHEN LAGUNARTEKOAN
Errugbia

GARAIPENA LEHEN LAGUNARTEKOAN

Ezaugarri bereko bi arerio lehiatu ziren Plaiaundin, Txingudi Errugbi Kluba eta Bera-Bera B. Nuerketa etxean geratu zen, 14-8.

Txingudi Errugbi Kluba eta...

PUNTU BATENGATIK ERE BALIO DU
Errugbia

PUNTU BATENGATIK ERE BALIO DU

Denboraldiko lehen jardunaldian 15-14 garaitu zuen Hendaiako Estadioak Saint Paul le Dax.

Kirola eta errugbia bueltatu zen pasa den igandean...

AURREKO DENBORALDIA HOBETZEA HELBURU
Errugbia

AURREKO DENBORALDIA HOBETZEA HELBURU

Txingudi Errugbi Kluba osatzen dute jokalariek abuztuaren 2an lanean hasi ziren eta pasa den denboraldi amaiera “iraultzeko gogoz” dira.

BIGARREN PORROTA ERRESKAN
Errugbia

BIGARREN PORROTA ERRESKAN

Talde bidasotarraren bajek neurketa baldintzatu zuten eta lehen fasean garaitu zuten Atletico/Hernanik neurketa aurrera eraman zuen (21-36).

Denboraldia...

KOLPE LATZA
Errugbia

KOLPE LATZA

Kontsolidazio fasea modurik traketsenean hasi zuen Txingudi Errugbi Klubak. Veltesca Bilbo taldeak, errukirik gabe, 8-48 mendean hartu zuen talde...

 BIGARREN FASERA DENBORALDIKO HELBURUA BETE GABE
Errugbia

BIGARREN FASERA DENBORALDIKO HELBURUA BETE GABE

Kanpazar Arrasateren aurka galdu ostean (19-10), Zaisa Txingudi Errugbi Klubak Euskadiko Senior Ligako kontsolidazio fasea jokatuko du, sailkapeneko azken lau...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika