Gainera, 14 urtez azpiko taldeko sei jokalari Gipuzkoako selekzioarekin izanen dira
Larunbat honetan,...
15 Mar, 2022
Iruindarrek 96-0ko markagailuarekin menderatu zituzten bidasotarrak
Zaisa Txingudi, pasa den larunbatean, Iruñeako La Unica taldearen aurka lehiatu zen, eta 96-0 galdu zuen. Orain sailkapeneko bigarren postuan dagoen taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen zelaian eta bidasotarren markagailua hutsean uztea lortu zuen.
Irundarrek talde murritzarekin bidaiatu zuten Iruñeara, baina beraien helburua argi zutela: jeitsiera fasetik aldenduko zituen puntuak irabaztera. Hala ere, lehendabiziko momentutik etxeko taldeak bere erritmoa inposatu zuen eta Txingudik prestatua zuen defentsa-antolakuntza zapuzten ibili ziren. Horrela, La Unicak hamar entsegu egitea lortu zuen eta 62-0ko markagailua ezarri zuen atsedenaldirako.
Bigarren zatian, bide beretik jarraitu zuen neurketak, nahiz eta Txingudik ez zuen amore eman eta erasotzen jarraitu zuen. Hala ere, La Unicak defentsa lan izugarria egin zuen eta bidasotarrek ezin izan zioten honi aurre egin. Etxeko taldeak, aldiz, saiakera guztiak arrakastarekin amaitu zituen eta partidu bukaerarako 96-0ko markagailua erdietsi zuen.
Zaisa Txingudik asko sufritu zuen jardunaldi guztian zehar eta gainera, beste baja batekin bueltatu ziren etxera. Izan ere, Jon Mediavilla jokalariak lepauztaia hautsi zuen bigarren zatiko lehen jokaldian. Honek gelditzen den denboraldirako baja izatea ekarri dio.
Bidasotarrek hurrengo jardunaldia Durangoren aurka jokatuko beharko dute, Abadiñoko Arripausueta zelaian. Partidu hau denboraldiko 16. jardunaldia izango da. Aurrez aurre egon ziren aurreko aldian, 3-45ko markagailuarekin amaitu zuten bizkaitarren alde. Txingudik neurketa honi ere indarrez egin beharko dio aurre, bere helburua lortzeko borrokatuz.
(Argazkia: Piperra)
Gainera, 14 urtez azpiko taldeko sei jokalari Gipuzkoako selekzioarekin izanen dira
Larunbat honetan,...
Aurreko larunbatean Plaiaundin ospatu zen Rugby Touch Txapelketa eta Montseny izan zen jardunaldiko garailea
Pasa...
Larunbatean errugbi touch modalitateko Estatuko 1. Mailara igotzeko neurketak jokatuko dira Plaiaundin
Larunbat...
Bi urteren ondoren, bigarren edizioarekin bueltatu zen Irun Rugby Eguna eta ehunka lagun bildu zituen Irungo kaleetan
Egun guztiko ekitaldiak antolatu ditu klubak, Plaiaundin eta Irungo Kale Nagusian ospatuko direnak
Bi urteren...
Aurreko igandean Riojaren aurka 27-21 galdu ondoren, bidasotarrek bigarren mailan jokatuko dute datorren denboraldian