NAIA LLORENTE, MARIO ESTANGA, ANDER ANGLADA, JOSEBA LARZABAL ETA ARITZ ZUAZO NAGUSITU DIRA GIPUZKOAKO ABSOLUTU TXAPELKETAN

Urrezko bortz domina hauez gain, zilarrezko bertze bortz lortu zituzten BATeko atletek, baita brontzezko hiru ere

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Anoetan eta Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariek hamahiru domina lortu zituzten bertan: urrezko bortz, zilarrezko bertze bortz eta brontzezko hiru. Naia Llorente, Mario Estanga, Ander Anglada, Joseba Larzabal eta Aritz Zuazo izan ziren euren probetan nagusitu zirenak.

Mario Estangak urrezko domina eskuratu zuen asteburuan, Gipuzkoako Absolutu Txapelketan, pertigan. 4,60 metroko jauzia egin zuen, denboraldiko bere markarik onena izan zena. Ander Anglada ere lehen postuan sailkatu zen, 800 metroko lasterketan, 1:55,25 minutuetan proba osatuz. Joseba Larzabalek ere urrezko domina eskuratu zuen 3000 metroko lasterketan (8:37,85). Azkenik, lehen postua lortu zuen Aritz Zuazo altuera jauzian, 1,86 metroko jauzi hoberenarekin.

Aitor Fernandezek 60 metroko hesi lasterketan zilarrezko domina lortu zuen, 9 segundutan osatuta proba. Podiumeko hirugarren koskara ere igan ziren BATeko atletak: Ioritz Labandibar (400 metroko lasterketan, 51,05 segundu), Luken Aizpurua (luzera jauzian, 6,49 metro) eta Mikel Aguirrebeña (3000 metroko lasterketan, 8:54,61 minutu).

Azkenik, podiumetik kanpo, Liher Ugartemendia sailkatu zen laugarren postuan (7,12 segundu). Marka pertsonal onena lortu zuen Ugartemendiak, baita estatu mailako minimoa ere. Horrez gain, Jose Gomez de Arribak bostgarren postua eskuratu zuen 3000 metroko lasterketan, 8:56,72 minutuetan osatuz.

Emakumeen artean, urrezko domina bat eta zilarrezko lau

Naia Llorente izan zen emakumeen artean urrezko domina eskuratu zuen atleta bakarra. Altuera jauzian 1,62 metro lortu zituen eta lehen postuan sailkatu zen beraz. Zilarrezko dominak ere ekarri zituzten Anoetatik bueltan etxera, zehazki lau: Alazne Garrido 400 metroko lasterketan (56,62 metro), Irati Erro 1500 metroko lasterketan (5:01,30 minutu), Elaia Tapia luzera jauzian (5,26 metro) eta Leire Martiarena 200 metroko lasterketa (25,61 metro).

Azkenean, Alaine Aguerraldek 400 metroko lasterketan 57,58 segundu egin zituen eta Eider Zumeagak 10,53 metro jauzi hirukoitzean. 

BATEK HAMABI DOMINA ESKURATU DITU 16 URTEZ AZPIKO EUSKADIKO TXAPELKETAN

Dominez gain, estatu mailako txapelketan parte hartzeko minimoak ere lortu dituzte zenbait atletek

Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den...

SANDRA PIERA ETA JON URTIZBEREA SAN MARTZIAL IGOERAN IRABAZLE

Ekainaren 22an ospatuko zen San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa eta Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren azkarrenak

Sanpedro eta sanmartzial...

SAN MARTZIAL IGOERAREN XLVI. EDIZIOA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

3,6 kilometroko ibilbidea prest du Bidasoa Atletiko Taldeak

San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko dute larunbat honetan, ekainaren...

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika