Txingudi Korrika eta Donibaneko Bost lasterketek indarrak batu dituzte

2026/09/11
Bidasoa Atletiko Taldeak (Inmobiliaria Urme Txingudi Korrikaren antolatzaile gisa) eta Saint Jean de Luz Ciboure Athlétisme nahiz Pays Basque Athlétisme elkarteek (Donibaneko Bost lasterketaren bultzatzaileak) indarrak batu dituzte bi kirol-ekitaldien arteko sinergiak sortzeko. Elkarlan honen helburu nagusia atletismoa eta ohitura osasuntsuak sustatzea da, korrikalariei 5 kilometroko probalditik 10 kilometroko distantziarako jauzi egiteko aukera eta ibilbide progresiboa eskainiz.
Txingudi Korrika eta Donibaneko Bost lasterketek indarrak batu dituzte
Irailaren 20an ospatuko da Donibane Lohitzunen Donibaneko Bost 5 kilometroko lasterketa. Aurtengo berrikuntza, Txingudi Korrikarekin bat eginen duela izanen da eta eskualdeko korrikalariei, baita hasiberriei ere, bi lasterketetan parte hartzeko aukera eskaintzea izanen da helburua. Horrela bada, Bidasoa Atletiko Taldeak (Inmobiliaria Urme Txingudi Korrikaren antolatzaile gisa) eta Saint Jean de Luz Ciboure Athlétisme nahiz Pays Basque Athlétisme elkarteek (Donibaneko Bost lasterketaren bultzatzaileak) indarrak batu dituzte bi kirol-ekitaldien arteko sinergiak sortzeko. Elkarlan honen helburu nagusia atletismoa eta ohitura osasuntsuak sustatzea da, korrikalariei 5 kilometroko probalditik 10 kilometroko distantziarako jauzi egiteko aukera eta ibilbide progresiboa eskainiz. Donibaneko Bost lasterketa irailaren 20an ospatuko da Donibane Lohitzunen. Bost kilometroko lasterketa da eta korrikalari hasiberrientzat ibilbide aproposa duena. Hala ere, esperientzia duten lasterkariek aukera izanen dute Frantziako Atletismo Federazioak homologatutako ibilbidean euren markak hobetzeko, desnibel positiborik ez duen lasterketa izanda. Izen emateak irekiak daude njuko.com webgunearen bitartez. Horren ondotik, urriaren 4an, Txingudi Korrikaren 27. edizioa ospatuko da Bidasoa, BATek antolatua. Hendaian hasiko da ibilbidea, betiko moduan, eta Hondarribian bukatu, Irungo Kolon pasealekua zeharkatu ondotik. Lasterketa honek 10 kilometroko ibilbide homologatua izanen du eta hau ere korrikalari trebatu eta ez hain trebatuentzat egokia izanen da. Izen emateak irekiak daude baita ere, kirolprobak.com webgunearen bitartez, urriaren 2ra arte. Txikienek ere izanen dute aukera bi lasterketa hauetan parte hartzeko, beraiei egokitutako ibilbideak prestatu baitituzte. Donibaneko Bost proban, El Tremplin formatua asmatu dute, 10 eta 13 urte arteko gazteentzat bideratutako 1,2 kilometroko lasterketa izanen dena. Txingudi Korrikan ere 1 eta 13 urte artekoentzat, Txingudi Korrika Txiki antolatuko dute urriaren 3an Stadium Galeko inguruetan, adinaren eta kategoriaren arabera egokitutako ibilbideekin. Gudalupeko XIV. Igoera BATek berriki ospatuko da Hondarribiako besten barrenean antolatu ohi duen Guadalupeko Igoera. XIV. edizioa izan da aurtengoa eta 252 lasterkarik lortu zuten helmugara iristea. Horietatik lehenik Sandra Piera eta Aritz Arratibel irundarrak izan ziren. Emakumeetan, Pierak 21:13ko denbora behar izan zuen lasterketa osatzeko eta bere gibeletik, Nerea Sarriegi eta Irati Osa helmugaratu ziren, sprintean erabakiz podiumeko zein koskatan igoko ziren biak. Gizonetan berriz, Arratibelek 17:15ko denboran helmugaratu zen eta bere gibeletik, Iñaki Gerica eta Iñigo Fernandez de Barrena sailkatu ziren.