NEREA GARCIAK ETA CARLA CORRALEK MUNDUKO KOPA JOKATZEKO TXARTELA ESKURATU DUTE

Hurrengo Munduko Kopa uztailean jokatuko da Portugalen

Santiagotarrak-Urbycolan taldeak 500 metroko Sprint Olinpikoko Bigarren Espainiako Kopan parte hartu zuen pasa den asteburuan Pontilloneko urtegian (Verducido-Pontevedra). Espainiako Federazioak antolatuta, txapelketak 23 urtez azpiko eta junior kategorietako Munduko Kopan parte hartzeko txartelak banatzeko balio izan zuen.

Santiagotarrak-Urbycolanek hemezortzi piragüista ureratu zituen Pontevendran eta emaitza onak eskuratu zituen horiekin guztiekin. Estatuko aukeraketan, bortz emakume aritu ziren lehian. Horietatik Nerea Garcia eta Carla Corral nabarmendu ziren, izan ere, 500 metroko K4ean garaipena eskuratu eta heldu den uztailean Portugalen jokatuko den Monduko Kopan parte hartzeko aukera irabazi zuten. Hauez gain, Malen Juartisti juniorrak ezin izan zuen plazarik lortu, lesio batek hori ekidin ziolako. Uxue eta Maialen Arsuagak bortzgarren postuan bukatu zuten txapelketa, 500 metroko K2an, eta hauek ere ezin izan zuten minimo estatala lortu.

Kopan berriz, 23 urtez azpiko emakumeak (Nerea Garcia, Carla Corral, Uxue Arsuaga eta Maialen Arsuaga) zilarrezko domina eskuratu zuten 500 metroko K4eko estropada erreginean. Junior gizonezkoak (Ian Anatol, Iñigo Irastorza, Markel Juaristi eta Aimar Platero), laugarren izan ziren 500 metroko K4ko A finalean. Eneko Egiguren, Ekaitz Aizpiolea, Beñat Arsuaga eta Aitor Gorrotxategi seniorrek aldiz, B finala irabazi zuten proba berean.

Azkenik, Malen Juaristik Kopako K1eko A finalean parte hartzeko aukera lortu zuen eta, gainera, bortzgarren postuan bukatu zuen Ane Amostegirekin batera K2an. Bukatzeko Juaristik, Ian Anatolekin batera, K2ko A finala jokatu zuen eta bederatizagarren postuan sailkatu ziren.

Ur lasaiak eta aulki mugikorra

Asteburu honetan ere zeregina izanen du Santiagotarrak klubak. Alde batetik, ur lasaietako sailak, igande honetan, Euskadiko Maratoi Txapelketa jokatuko du Zumaian. Bertzalde, aulki mugikorreko arraunlariak Legutianon izanen dira, larunbat eta igandean, Euskal Ligako estropada jokatzen. 

MALEN JUARISTI HAMAHIRUGARREN MUNDUKO JUNIOR TXAPELKETAN

Santiagotarrak taldeko piraguistak, Munduko Txapelketa debutatu ondotik, Espainiako selekzioaren deia jaso du

Malen Juaristi piraguistak debuta egin du...

MALEN JUARISTI DANIMARKAN JOKATUKO DEN MUNDUKO MARATOI TXAPELKETARAKO SAILKATU DA

Trasonan jokatu zen Espainiako Txapelketan eskuratu zuen Juaristik Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela

Santiagotarrak-eko palistak Trasonan izan...

SANTIAGOTARRAK BANYOLES ETA ORTHEZ-EN

Bertze hainbertze emaitzen artean, azpimarragarriena Eneritz Aizpioleak eta Nora Aranak lortu dute, Espainiako Maratoi Txapelketa irabazi...

SANTIAGOTARRAK HIRUGARREN EUSKADIKO MARATOI TXAPELKETAN

Horrez gain, aulki mugikorreko sailekoek bortz eta lau garaipen eskuratu zituzten Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan, hurrenez hurren

Euskadiko Maratoi...

NEREA GARCIAK ETA CARLA CORRALEK MUNDUKO KOPA JOKATZEKO TXARTELA ESKURATU DUTE

Hurrengo Munduko Kopa uztailean jokatuko da Portugalen

Santiagotarrak-Urbycolan taldeak 500 metroko Sprint Olinpikoko Bigarren Espainiako Kopan...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika