OTSAILAREN 25EAN OSPATUKO DA BIDASOAKO MARATOI ERDIA

Irun eta Hondarribia artean eginen da eta 1200 korrikalari espero dituzte

70. hamarkadan Irun eta Hondarribiako Maratoi Erdia ospatzen zen. Urteetan zehar, lasterketa berritu egin dute eta dagoeneko bost urte dira proba egokitu eta jende artera hurbiltu zutela. Horrela, Maratoi Erdia ez ezik, 10 kilometroko lasterketa ere ospatzen dute. Aurten ibilbidea berriz ere berritu dute eta oraindik ere lauago bilakatu dute.

Otsailaren 25ean ospatuko da aurten Bidasoako Maratoi Erdia, baita 10 kilometroko lasterketan ere. Helburua Bidasoaldeko korrikalari guztiek parte hartzea izanen da, nahiz eta 1200 korrikalarien langa jarri duten. Irun eta Hondarribia elkartuko ditu ibilbideak aurten. Adur Amilibia Bidasoa Atletiko Taldeko ordezkariak erran duenez, “laua izanen da gehien bat, baita homologatua ere”. "Desbinel negatiboa ere izanen duela” aipatu du Amilibiak eta hori “lasterkarientzartaproposa” izanen dela argitu du, batez ere “marka pertsonala hobetzea bilatzen dutenentzat”.

Oraingoz, 970 korrikalarik eman dute izena lasterketan, eta guztira 1200 partehartzaile izatea espero dute antolatzaileek. Otsailaren 25ean, 10:00etan, abiatuko da proba Irungo Kolon Pasealekutik. Dortsalak egunean berean eskuratu daitezke, baita aste horretan ere, ortzegunetik hasita. Ortzegunetik larunbatera, otsailaren 22tik 24ra, Hondarribia Kaleko Deportes Gonzalez dendan hartu ahal izanen dira dortsalak: ortzegunean, 16:00etatik 20:00etara eta ortziralean eta larunbatean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Egunean bertan ere eskura daitezke, Uranzu pilotalekuan, 8:15etik 9:30era. 


BATEK HAMABI DOMINA ESKURATU DITU 16 URTEZ AZPIKO EUSKADIKO TXAPELKETAN

Dominez gain, estatu mailako txapelketan parte hartzeko minimoak ere lortu dituzte zenbait atletek

Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den...

SANDRA PIERA ETA JON URTIZBEREA SAN MARTZIAL IGOERAN IRABAZLE

Ekainaren 22an ospatuko zen San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa eta Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren azkarrenak

Sanpedro eta sanmartzial...

SAN MARTZIAL IGOERAREN XLVI. EDIZIOA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

3,6 kilometroko ibilbidea prest du Bidasoa Atletiko Taldeak

San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko dute larunbat honetan, ekainaren...

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika