“PROBA BUKATU ORDUKO LEHEN BOST SAILKATUEN ARTEAN NINTZELA BANEKIEN, BAINA EZ NUEN ESPERO PODIUMEAN IGOTZEA”

Extreme modalitatean eta bakarkakoan maisua dela erakutsi du Joan Crespok denboraldi amaiera honetan. Slaloma bezalako modalitate zailean, Pauko Munduko Kopan urrea eskuratu eta Bratislavan jokatu berri den Munduko Txapelketan brontzezko domina kolkoratu du. Santiagotarrak Elkartearen garaipen berria. Gaur Antxeta Irratian elkarrizketa eskaini digu:

Bi domina eskuratu dituzularik, ba al dago denboraldia amaitzeko modu hoberik?

Oso pozik naiz, bai Bratislavan eskuratutako brontzezko dominarekin, bai duela bi aste Paun lortu nuen urrezkoarekin. Munduko Txapelketari dagokionez, pasa den denboraldian La Seun zazpigarren egin nuen eta dominarekin bukatu dut lehiatu dudan azken hau.

Nola bizi izan zenuen azkeneko jeitsiera? 

Lasaitasunez ekin nion lanari, behin behera iritsi nintzenean jakitun nintzen lehen bost sailkatuen artean izango nintzela. Podiumeko emaitza ez nuen espero, Bratislavako kanala ez da erreza eta edozer gerta liteke bertan. Hala suertatu zen, eguneko hirugarren denbora onena eskuratu nuen eta brontzezko domina kolkoratu.

Gustoko al duzu Bratislavako kanala? 

Nik oso gustoko dut kanala, baina azken urtean zenbait aldaketa egin dizkiote eta lehiatu nintzen lehen aldian asko kostatu zitzaidan egokitzea. Desesperazio puntu batetara iritsi nintzen ere, baina azkeneko bi saioetan erosotasuna lortu nuen.

Azkeneko Munduko Kopan extreme modalitate berrian ere domina eskuratu zenuen. Kontaiguzu jeitsiera horretan izan zenituen sentsazioak:

Lehen urtea da modalitate honetan burubelarri entrenatu naizela, orain arte ez nuen oso argi lehiatu behar nintzen ala ez. Munduko Kopetan sailkatu nintzen eta onartu behar dut azken hiru saioetan asko gozatu dudala modalitate berri honetan. Paun lortutako emaitzarekin oso indartsu sentitu nintzen eta urrea eskuratu nuen. Bratislavan ere lehiatu naiz modalitate honetan; kasu honetan, aurkariek nire aurka egin zuten eta ez nuen aukerarik izan azken fasera igarotzeko. Dena den, maila onean izan nintzelakoan nago.

Zertan datza extreme modalitate berria?

Lau palista une berean kanalean sartzen dira eta ohikoak ditugun birak ematen ditugu. Lau palistetatik, bi igarotzen dira hurrengo fasera. Modalitate honetan, ateak ukitu daitezke sartu eta irteterakoan, aurkariak oztopatu edota haien kontra egin. Oso erakargarria den modalitatea da, une oro aldatzen ari dena.

Kirol olinpikoa bilakatuko da Parisko Olinpiadetan. Zure burua bertan sailkatuta ikusten duzu? 

Ez dut horrelakorik planteatu. Hainbat urte daramatzat nire erretiroa prestatzen, baina beti zerbaitengatik egun hori atzeratzen ari naiz. Pasa den mundialean domina lortu nuelako, aurten berriz lortu dudalako…Ez dakit Parisera iritsiko naizen, baina, badirudi, beste denboraldi bat egingo dudala.

Gehiago jakiteko, piztu Antxeta Irratia 14:10etatik aurrera. 

SANTIAGOTARRAK-ZAISARENTZAT IZAN DA ESLALONEKO EUSKADIKO TXAPELKETA

Ur-bizietako kirolariek, orotara, hogei domina erdietsi zituzten: sei urrezkoak, sei zilarrezkoak eta beste zortzi brontzezkoak.

Pasa den larunbaten Pauko...

DENBORALDI MUNDIALA

Eider Amundarain, Unai Amostegik eta Martin Mirandak denboraldia Pistetiko junior mailako Munduko Txapelketan parte hartu zuten, maratoi...

“PROBA BUKATU ORDUKO LEHEN BOST SAILKATUEN ARTEAN NINTZELA BANEKIEN, BAINA EZ NUEN ESPERO PODIUMEAN IGOTZEA”

Extreme modalitatean eta bakarkakoan maisua dela erakutsi du Joan Crespok denboraldi amaiera honetan. Slaloma bezalako modalitate zailean, Pauko Munduko Kopan urrea eskuratu eta Bratislavan...

JOAN CRESPOK ASTEBURUA BRONTZEZKO DOMINAREKIN BOROBILDU DU

Bratislavako Munduko Txapelketan, Santiagotarrak Elkarteko ur-bizietako palistak bi domina eskuratu dituzte.

Patruiletan eta bakarkako lehiaketan domina...

KLARA OLAZABALEK ZILARRA ESKURATU DU PATRUILETAN

Bratislava jokatzen ari diren Munduko Kopako seigarren jardunaldian, taldeka, lehen zilarra eskuratu du Klara Olazabalek.

Modu onenean hasi du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika