REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN SARRIENAN
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN SARRIENAN

Talde txuribeltzak Leioaren kontra jokatu zuen RFEF Kopako Fase Autonomikoko joaneko partida eta 1-2 irabazi zuen

Atzo arratsaldean, abuztuak 31, RFEF Kopako Fase Autonomikoko finaleko joaneko partida jokatu zen Leioa eta Real Unionen artean. Sarrienan ospatu zen norgehiagoka eta Aitor Zulaikaren mutilek garaipenarekin itzuli ziren etxera. 1-2ko markagailuarekin irabazi ondoren, txuribeltzek abantaila hartu dute Stadium Galen, irailaren 14an, jokatuko den itzulerako neurketarako.

Partidaren lehen zatian Real Unionek abaguneak izan zituen markagailuan aurreratzeko, baina ezin izan zituen errematatu. Neurketa nahiko parekatua izan zen lehen 45 minutuetan, nahiz eta talde bisitariak indar gehiago erakutsi zuen zelaian. Hala ere, hutsean hasi zuten bi taldeek azken zatia.

Bigarren erdian erritmo biziagoarekin atera ziren jokalariak berdegunera. Gola sartzeko lehen aukera garbia etxeko taldeak izan zuen, Chopiren bitartez. Hala ere, Jimenez atezainak gelditzea lortu zuen. Hurrengo aukera guztiak Real Unionenak izan ziren, baina hauei ere zail egin zitzaien gola eskuratzea. Azkenik, 64. minutuan lortu zuen Nacho Sanchezek markagailua beraien alde jartzea. Leioak lagapen txarra egin zion bere atezainari eta Sanchezek hau aprobetxatu zuen baloia bere hanketan edukitzeko eta ate huts batean gola sartzeko.

Neurketa Real Unionen alde erabakiko zela zirudien, baina orduan Leioaren berdinketa etorri zen. 91. minutuan, Jimenezek Galderri egin zion penaltia eta etxeko taldeko Sergio Garciak hau aprobetxatu zuen 1-1ekoa ezartzeko. Hala ere, emaitza ez zen hortan gelditu. Bi minutu beranduago, Real Unionen alde erabaki zen partida. Aguirreri egin zioten penaltia eta horrela, Riverok gola sartzeko aukera izan zuen eta 1-2ko markagailuarekin bukatu zen norgehiagoka.

Horrela, Real Unionek abantaila lortu du RFEF Kopako Fase Autonomikoko finaleko itzulerako neurketarako. Partida hau Stadium Galen jokatuko da, irailaren 14an.

(Argazkia: SD Leioa)

REAL UNIONEKO BETERANOAK FEAFV TXAPELKETAKO FINALERDIETAN
Futbola

REAL UNIONEKO BETERANOAK FEAFV TXAPELKETAKO FINALERDIETAN

Logroñon ospatu zen FEAFV Txapelketa Solidarioa eta Irungo taldeak finalerdietara iristea lortu zuen

Real Unioneko...

REAL UNION B-K BIGARREN GARAIPENA JARRAIAN LORTU DU
Futbola

REAL UNION B-K BIGARREN GARAIPENA JARRAIAN LORTU DU

Irungo taldeak Usurbil FT hartu zuen mendean, 0-3ko markagailuarekin 

Usurbil FT: Garcia; Iruretagoyena...

REAL UNIONEK EZIN IZAN DU ALCOYANO GARAITU
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN DU ALCOYANO GARAITU

Talde irundarrak 1-2 galdu du etxean CD Alcoyanoren aurka

Real Unionek 1-2ko markagailuarekin galdu du gaur...

AITOR ZULAIKA: “ALCOYANO OSO TALDE SENDOA DA”
Futbola

AITOR ZULAIKA: “ALCOYANO OSO TALDE SENDOA DA”

Real Unionek CD Alcoyano jasoko du Stadium Galen igandean, eguerdiko 12:00etan

Real Unionek etxean ekingo dio...

AZKUEK, ESPIGARESEK ETA BRAVOK EZ DUTE EBAKUNTZARIK BEHARKO
Futbola

AZKUEK, ESPIGARESEK ETA BRAVOK EZ DUTE EBAKUNTZARIK BEHARKO

Hiru jokalariak lesioen bilakaeraren arabera itzuliko dira zelaira

Real Unionetik jakinarazi dutenez, azken proba...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika