REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN SALAMANCAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN SALAMANCAN

Unionistas de Salamancak 2-1eko markagailuarekin garaitu zuen talde txuribeltza

Real Unionek, atzo denboraldiko 33. jardunaldia jokatu zuen Unionistas de Salamanca taldearen aurka, Reina Sofia zelaian. Nahiz eta txuribeltzek markagailuan aurrea hartu, berdinketa lortu zuen etxeko taldeak atsedenaldiaren aurretik. Gainera, neurketa amaitzeko hiru minutu falta zirenean, Unionistaseko Jesus de Miguelek gola sartu eta 2-1eko markagailua ezarri zuen beraien alde. Honekin, hiru puntuak Salamancan gelditzea ahalbidetu zuten etxekoek.

Neurketa hasi eta segidan izan zuen Real Unionek lehendabiziko aukera. Ekhi Senarrek area kanpotik baloia jaurti, baina hau desbideratu egin zen. Honen ondoren, etxeko taldearen erantzuna etorri zen, baina hau ere ez zen atean sartu. Cris Montesek egin zuen jaurtiketa, baina zutoinean jo zuen baloiak. 29. minutuan berriz, talde txuribeltzak hartu zuen aurrea markagailuan. Alain Oyarzunek konbinatu ondoren, Nacho Sanchez jarri zen Blochen aurrean eta baloia sarera sartzea lortu zuen, 0-1ekoa ezarriz. Bi taldeen arteko aldea handitzeko aukera ere izan zuen Real Unionek hurrengo minutuetan, Praderaren eskutik, baina ezin izan zuen jokaldia errematatu. 39. minutuan, etxeko taldearen aukera etorri zen, arrakastarekin amaitu zena. Salinasek baloia jaurti eta Irazustak defendatzen zuen atean sartu zuen, 1-1ekoa ipiniz. Atsedenaldia baino lehen, Oyarzunek beste aukera bat izan zuen, baina Unionistaseko atezainak geldiketa egin zuen.

Bigarren zatian, etxeko taldea indarrez zelairatu zen eta beraien nagusitasuna erakutsi zuten azken 45 minutuetan zehar. Hala ere, Real Unionek aurretik jartzeko beste aukera bat izan zuen 81. Minutuan, Sanchezen partetik, baina honek ez zuen asmatu. Aldiz, neurketa amaitzeko soilik hiru minutu falta zirenean, Jesus de Miguelek Unionistasen aldeko bigarren gola sartu zuen, talde txuribeltzari berdinketarako aukerarik gabe utziz. Horrela, 2-1eko markagailuarekin, etxeko taldeak hiru puntu gehiago gehitu zituen sailkapenean eta Real Union azken momentuko porrotak uzten duen sentsazio txarrarekin itzuli zen Irunera.

Irundarrek hurrengo igandean izango dute porrot hau konpontzeko aukera, Stadium Galen, Rayo Majadahonda taldearen aurka jokatuko duten partiduarekin. Eguerdiko 12etan hasiko da neurketa.

(Argazkia: Unionistas CF)

REAL UNIONEK ONGIZATE, PRESTAKUNTZA ETA GARAPEN PERTSONALERAKO SAIL BERRIA SORTU DU
Futbola

REAL UNIONEK ONGIZATE, PRESTAKUNTZA ETA GARAPEN PERTSONALERAKO SAIL BERRIA SORTU DU

Proiektu berri honek HAZI izena eramanen du eta harrobiarekin zenbait balio lantzea izanen du helburu

Real Unionek HAZI proiektua aurkeztu zuen atzo...

GALLARDOK IRABAZI DU II. ENPRESEN TXAPELKETA
Futbola

GALLARDOK IRABAZI DU II. ENPRESEN TXAPELKETA

Real Unionek antolatutako enpresen arteko txapelketaren bigarren edizioa ospatu zen pasa den asteburuan Galeko anexoan

Real Unionek II. Enpresen Txapelketa...

REAL UNIONGO BETERANOAK FINALERDIETAKO ATARIAN GELDITU ZIREN DONOSTI MASTERS CUP TXAPELKETAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOAK FINALERDIETAKO ATARIAN GELDITU ZIREN DONOSTI MASTERS CUP TXAPELKETAN

Helduenek Atletic San Justen kontra galdu zuten final laurdenetan eta gazteenek UD Aretxabaletaren kontra, kanporaketa berean

Donosti Masters Cup...

MARIO CAPELETERI AGUR ERRAN DIOTE STADIUM GALEN
Futbola

MARIO CAPELETERI AGUR ERRAN DIOTE STADIUM GALEN

Igor Emeryk Urrezko Intsignia oparitu dio jokalariari Real Unionen izenean

Mario Capelete jokalari irundarra agurtu dute gaur goizean Stadium Galen....

IÑAKI GOIKOETXEA EZ DA REAL UNIONGO ENTRENATZAILEA IZANEN HELDU DEN DENBORALDIAN
Futbola

IÑAKI GOIKOETXEA EZ DA REAL UNIONGO ENTRENATZAILEA IZANEN HELDU DEN DENBORALDIAN

Mario Capeletek ere, jokalari moduan, bere ibilbide profesionala bukatu du talde txuribeltzean

Real Unionek 2022/23ko balantzea egin du eta zenbait...

REAL UNION ROCAK FINALA IRABAZI ZUEN
Futbola

REAL UNION ROCAK FINALA IRABAZI ZUEN

Gizonezkoen Gorengo Erregional mailako finala irabazi zuten Carlos Garciaren mutilek Beasain B taldearen kontra

Real Union Roca: Flores; Arteaga...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika