REAL UNIONEK TALAVERA GARAITU ZUEN EL PRADON
Futbola

REAL UNIONEK TALAVERA GARAITU ZUEN EL PRADON

Irundarrek 1-3ko markagailuarekin irabazi zioten Talavera taldeari urteko azken partiduan

Real Unionek atzo eguerdian jokatu zuen Ligako hamazazpigarren jardunaldia. Oraingo honetan, Talavera de la Reina taldearen aurka aritzea egokitu zitzaion, el Prado zelaian. Bertan, 1-3ko markagailua erdietsi zuten irundarrek eta sailkapenean hiru puntu gehiagorekin bueltatu ziren etxera.

Txuribeltzek indarrez hasi zuten neurketa, eta 11. minutuan izan zuten lehendabiziko aukera baloia sarean sartzeko, area kanpotik egindako falta jaurtiketa baten bidez. Miguel Santos izan zen saiakera egin zuen jokalaria, baina kanpora joan zitzaion. Hala ere, zazpi minutu beranduago Real Unionek aurretik jartzea lortu zuen. Orduan, Aitor Seguinek hegaletik egin zuen erdiraketa eta Nacho Sanchezek buruz jo zuen baloia ate barrura bidaliz. Lehendabiziko gol honen ondoren, Talaverakoek markagailua berdintzen saiatu ziren, baina ezin izan zituzten aukerak aprobetxatu.

Bigarren zatian berriz, irundarrek segidan errematatu zituzten izandako aukerak. Partiduaren 50. minutuan, Sergio Llamasek buruz sartu zuen eguneko bigarren gola, eta 6 minutu geroago, Llamasek berak, hirugarren eta azken gola ere sartu zuen. Markagailua, 0-3an jarri zuten Real Unionekoek eta horrela, neurketa beraien alde epaitu zuten. Jardunaldia amaitzeko 17 minutu geratzen zirenean berriz, etxeko Perales jokalariak baloia sarera bidali zuen eta horrela, aldea pixka bat murriztea ere lortu zuen. Hala ere, ez zen nahiko izan eta Real Union garaipenarekin bueltatu zen Irunera.

Aitor Zulaikak neurketaren ondoren esan zuen moduan, “partidu serio bat egin dugu. Aurretik aurreikusita genuen partidua joan da, eta emaitza alde jarri zaigu. Gauza batzuk hobetu beharra dira, baina jokalariak behar den bezala atera dira zelaira, eta hori ere gauza positiboa da. Merezitako astebeteko atsedena dugu orain, gustora goaz Talaveratik Gabonetara”.

Real Union Gabonetako atsedenera sailkapeneko hirugarren postuan iritsi da, 29 punturekin. Aurretik, Unionistas Salamanca dago kokatuta irundarrekin puntuetan berdintuta, eta atzetik, El Ferrol Racing taldea dago, 28 punturekin.

(Argazkia: Antonio Torres)

REAL UNIONEK ABONATUEN KANPAINA HASI DU
Futbola

REAL UNIONEK ABONATUEN KANPAINA HASI DU

“Aurrera eta goraka. Abonatu zaitez!” lelopean egindako kanpaina da eta masa soziala sendotzea izanen du helburu

REAL UNION B-K AURREDENBORALDIKO PRESTAKETAK HASI DITU
Futbola

REAL UNION B-K AURREDENBORALDIKO PRESTAKETAK HASI DITU

Carlos Garciak entrenatuko du Irungo hogeita hamar jokalariz osatutako taldea

Real Unioneko bigarren taldeak...

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO DENBORALDI HASIERAKO I. TORNEOAN PARTE HARTUKO DU
Futbola

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO DENBORALDI HASIERAKO I. TORNEOAN PARTE HARTUKO DU

Hirugarren Maila Nazionaleko Futbol Kluben Elkarteak sortutako ekimena asteburu honetan ospatuko da Madrilen

REAL UNIONEK ETA TXINGUDI IRRATIAK LANKIDETZA-AKORDIOA SINATU DUTE
Futbola

REAL UNIONEK ETA TXINGUDI IRRATIAK LANKIDETZA-AKORDIOA SINATU DUTE

Irungo online irratia Bidasoa eskualdeko kirol emanaldien erreferente bihurtu da azken urteotan

Real Unionek...

JOEL JIMENEZEK UTZITA JOKATUKO DU REAL UNIONEN
Futbola

JOEL JIMENEZEK UTZITA JOKATUKO DU REAL UNIONEN

Atezaina Gijongo Real Sportingetik etorriko da Irunera denboraldi baterako

Real Unionek atzo jakitera eman zuenez,...

GIORGI GAGUA REAL UNIONEN ARITUKO DA
Futbola

GIORGI GAGUA REAL UNIONEN ARITUKO DA

Georgiako aurrelaria Alavesetik utzita etorriko da Irungo taldera datorren denboraldian

Real Unionetik jakinarazi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika