SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila hasierara bitarte. Astero, ur lasaietako, ur bizietako eta arrauneko klaseak emanen dituzte haurrentzat, goizez eta arratsaldez.

Ekainaren 24tik irailaren 6ra bitarte, astero, ikastaro desberdinak eskainiko ditu Santiagotarrak klubak. Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean trebatzeko klaseak izanen dira, haurrentzat zuzenduak, eta goizez edo arratsaldez emanen dituzte, 2012 eta 2016 urteen artean jaiotako haur eta gazteentzat. Ur lasaietako piragua probatzeko, bi orduko saioak eginen dituzte goizez eta arratsaldez (9:00-11:00/11:00-13:00/16:00-18:00). Ur bizietako piragua berriz, San Miguelen eginen da bi ordu eta erdiz (10:00-13:30/15:30-18:00). Azkenik aulki mugikorreko arrauna probatzeko bi orduko saioak eginen dira ere (9:15-11:15/11:15-13:15/15:15-17:15), eta 2009 eta 2014 urteen artean jaiotakoei zuzenduak egonen dira. Horrez gain, aurten berrikuntza gisa, goiz osoko ikastaroa eskainiko dute, 8:30etik 13:30era bitarte, eta ordu horietan ur eta lur jolas desberdinak probatzeko aukera izanen dute partehartzaileek.

Prezioari dagokionez, astebetez parte hartzeak 55 euroko kostua izanen du. Bi asteetan parte hartzen bada, bigarren horrek 5 euroko deskontua izanen du eta hiru astez edo gehiago egoteak berriz, 10 euroko deskontua. Gainera, anai-arreba bat baino gehiagok parte hartuko balu, bigarren honek ere 10 euroko deskontua izanen luke. Goiz guztiko ikastaroak berriz, 90 euroko prezioa izanen du astebetez, eta 5 eta 10 euroko deskontua bi aste eta hiru aste baino gehiagotan parte hartuko balute, hurrenez hurren.

Azkenik, stand up paddle-a eta aisialdiko piraguismoa praktikatzeko aukera ere egonen da, 2008 eta 2013 urteen artean jaiotako haur eta gazteentzat. Bi orduko saioak izanen dira, 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 18:30era. Bi modalitate hauen prezio 55 eurokoa izanen da asteka eta anai-arrebek 5 euroko deskontua izanen dute.

Ikastaro guztietan parte hartzeko, igeri egiten jakitea ezinbertzekoa izanen dela argitu dute. Izena emateko epea irekita dago hurrengo estekan: https://www.santiagotarrak.com/es/cursos/cursillos-de-verano/cursillos-uda/formulario-uda-recreativo/

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika