SANTIAGOTARRAK “OVERSEAS” KATEGORIAN GARAILE LONDRESEKO WEHORR TXAPELKETAN
Arrauna

SANTIAGOTARRAK “OVERSEAS” KATEGORIAN GARAILE LONDRESEKO WEHORR TXAPELKETAN

Martxoaren 9an Santiagotarrak Women´s Eight Head of the River Race txapelketan lehiatu zen eta garaipen batekin bueltatu zen etxera

Santiagotarrak-eko zortzikotea Londresen izan zen pasa den martxoaren 9an, Women´s Eight Head of the River Race txapelketan parte hartzen. Guztira, 161 ontzik hartu zuten parte Tamesis ibaian. Hasiera batean, 320 izan behar ziren lehian aritu behar ziren taldeak, baina Tamesiseko baldintzak gogorrak kontuan hartuta, ontzien kopurua mugatu zuen antolakuntzak. Irungo taldearentzat ordea, baldintza kaskarrek ez zuten eraginik izan eta garaile izan zen Santiagotarrak-eko zortzikotea “overseas” kategorian. Sailkapen nagusian berriz, 42. postua eskuratu zuen. 

Aitzpea Gonzalez Santiagotarrak taldeko arraunlaria:



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika