SANTIAGOTARRAK-URBYCOLAN TALDEAK HIRU DOMINA ESKURATU ZITUEN ESPAINIAKO SPRINT-EKO KOPAN

Emakume kadeteek 500 metroko K2 eta K4an brontzezko bi domina irabazi zituzten eta Asier Bulmanek zilarrezkoa paracanoen

Espainiako Kadete mailako Sprint-eko Kopa ospatu zen pasa den asteburuan Galiziako Verducido hirian. Bertan, Santiagotarrak-Urbycolan taldeak hartu zuen parte eta klubeko emakumeek lortutako emaitzak izan ziren azpimarragarrienak. Izan ere, Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana podiumeko hirugarren koskara igan ziren 500 metroko K2 kategorian. Honez gain, Irene Susperregi eta Jone Palenzuelarekin batera ere, brontzezko domina eskuratu zuten 500 metroko K4ean.

Santiagotarrak klubeko emakume kadeteek maila ezin hobea eman zuten pasa den asteburuan Galizian jokatu zen Espainiako Sprint Kopan. 500 metroko K1ean aritu ziren Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana eta biak ere zortzigarren sailkatu ziren proba honetako Kadete A eta B mailetan, hurrenez hurren. Gainera, elkarrekin aritu ziren 500 metroko K2an eta hemen, hirugarren postuan sailkatu ziren. Hau guztia gutxi balitz, Aizpioleak eta Aranak, Irene Susperregi eta Jone Palenzuelarekin batera, 500 metroko K4ean hartu zuten parte eta hemen ere brontzezko domina eskuratu zuten.

Honez gain, Asier Bulmanek ere podiumera igatea lortu zuen, zilarrezko domina eskuratu baitzuen paracanoen, zehazki 500 metroko PK3 kategorian. Odei Gelbenzuk ere B finala eskuratu zuen 1000 metroko C1ean, eta honekin, sailkapen orokorreko hamargarren postuan sailkatu zen.

Denboraldi hasiera bikaina izan dute klubeko kadeteek eta datorren asteburuan ere segida eman nahiko diote honi. Hain zuzen ere, irundarrek Galiziara bidaiatu beharko dute berriz ere, apirilaren 29 eta 30ean, bertan ospatuko den maratoiean parte hartzeko.

Santiagotarrak klubeko bertze emaitzak

Santiagotarrak klubeko ur bizietako saileko kirolariek ere bi urrezko domina eskuratu zituzten asteburuan Beragaran ospatu ziren joku eskolarretan. Sei irteeretatik 18 domina lortu zituzten harrobiko piraguistak, tartean Suhar Ursuak eta June Amianaok lortutako bi urrezko dominak, K1 eta C1 kategorietan hurrenez hurren.

Apirileko azken asteburuko hitzorduak

Hilabete honetan azken hiru hitzordu izanen ditu Santiagotarrak klubak. Alde batetik, ur bizietan, Espainiako Kopako selekzio probak ospatuko dituzte Pauen eta bertan, klub irundarreko 35 kirolarik hartuko dute parte. Ur lasaietan berriz, Espainiako Maratoi Erdiko Kopa ospatuko da Ourensen eta 25 partehartzaile ureratuko ditu Santiagotarrak-ek. Azkenik, arraunean, aulki mugikorrean, Gipuzkoako Ligako estropada jokatuko dute Orion, eta bertara ere klubeko 25 ordezkari hurbilduko dira. 

MALEN JUARISTI HAMAHIRUGARREN MUNDUKO JUNIOR TXAPELKETAN

Santiagotarrak taldeko piraguistak, Munduko Txapelketa debutatu ondotik, Espainiako selekzioaren deia jaso du

Malen Juaristi piraguistak debuta egin du...

MALEN JUARISTI DANIMARKAN JOKATUKO DEN MUNDUKO MARATOI TXAPELKETARAKO SAILKATU DA

Trasonan jokatu zen Espainiako Txapelketan eskuratu zuen Juaristik Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela

Santiagotarrak-eko palistak Trasonan izan...

SANTIAGOTARRAK BANYOLES ETA ORTHEZ-EN

Bertze hainbertze emaitzen artean, azpimarragarriena Eneritz Aizpioleak eta Nora Aranak lortu dute, Espainiako Maratoi Txapelketa irabazi...

SANTIAGOTARRAK HIRUGARREN EUSKADIKO MARATOI TXAPELKETAN

Horrez gain, aulki mugikorreko sailekoek bortz eta lau garaipen eskuratu zituzten Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan, hurrenez hurren

Euskadiko Maratoi...

NEREA GARCIAK ETA CARLA CORRALEK MUNDUKO KOPA JOKATZEKO TXARTELA ESKURATU DUTE

Hurrengo Munduko Kopa uztailean jokatuko da Portugalen

Santiagotarrak-Urbycolan taldeak 500 metroko Sprint Olinpikoko Bigarren Espainiako Kopan...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika