SARAKO IZARRA NAGUSI PLAIAUNDIN
Errugbia

SARAKO IZARRA NAGUSI PLAIAUNDIN

Lapurtarrek, ez ohiko moduan etxean, Txingudi Errugbi Kluba 21-5 gailendu zen. Neurketa uste baino estuago joan zen atsedenaldira, bidasoatarrek aurre egin zioten Sarako Izarrari.

Ezohiko moduan, normalean Txingudi Errubli Klubak jokatzen duen zelaian etxean jokatu zuen Sarako Izarrak. Egoerak behartuta eta Covid-19 protokolak haintzat harturik, Euskal Errugbi Federazioak Sarako Izarra hegoaldean jokatzera behartu zuten; horregatik, asteburuan, Sarako Izarrak etxean bezala lehiatu zen Plaiaundin.

Lehen zatia nahiko berdindua izan zen arren, Sarako Izarra oso indartsu hasi zuen neurketa. Oso talde gaztea bada ere, esperientzia handiko jokalariak ditu talde lapurtarrak; izan ere, bertako jokalariak oso gazte zirela hasi ziren errugbian jokatzen. Dena dela, Txingudi Errugbi Klubak egindako zigor-kolpeak baliatuta, 7-0ekoa egitea lortu zuten.

Kolpe gogorra izan zen bidasotarrentzat, baina kikildu ezean, aurre egin zioten transformazio bizkor horri. Markagailua estreinatzeko hainbat aukera izan ostean, 14.minutuan, mele on baten ostetik Adur Manterolak entsegua erdietsi zuen (7-5). Ordutik, Txingudi Errugbi Klubak neurketako agintea hartu zuen, baina aukerak lortzeko eraginkortasun handirik gabe, atsedenaldira 7-5ekoarekin iritsi ziren bi taldeak.

Atsedenaldian bi taldeek aldaketak egitera behartuak ikusi ziren, lehen jardunaldiko garaipena erdietsi nahi zuten biek, baina Sarako Izarrak, minutuak aurrera egin ahala, egun talde sendoagoa dela demostratu zuen. Neurketa oraindik berdinduta zegoelarik, neurketako epaileak jokalari bat gutxiagorekin utzi zuen Txingudi Errugbi Kluba (14 jokalarirekin) eta akatsa garesti ordaindu zuten. Sarako Izarrak ‘touch’ baten ondoren, eguneko bigarren transformazioa gauzatu zuen eta aldea 14-5era handitu zuten. Hala ere, talde bidasotarrak borrokan jarraitu zuen, aurrera egiten saiatu ziren, baina Sarako defentsak lerroak bikain mantendu zituen. 75.minutuan, neurketaren amaieran, Sarako Izarrak jokaldi paregabea burutu zuen eta amaierako 21-5a ezarri zuen.

Nahiz eta emaitza esperotakoa ez izan, Txingudi Errugbi Klubak talde zail eta on baten aurka aurpegia eman eta Euskadiko Senior Ligan buruhauste asko eman ditzakela demostratu zuen. Eraberritzen taldea maila handiko errugbia burutzeko kapazak direla erakutsi dezakete deboraldi honetan. 

TXINGORDIK IRABAZI DU FAT RUGBY TXAPELKETA
Errugbia

TXINGORDIK IRABAZI DU FAT RUGBY TXAPELKETA

Monzonen jokatu zen txapelketa, Quebratahuesos RC taldeak antolatuta, eta Txingudi Rugby Klubeko taldeak irabazi zuen

ZAISA TXINGUDIK KLUBEKO EGUNA OSPATZEN AMAITU DU DENBORALDIA
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK KLUBEKO EGUNA OSPATZEN AMAITU DU DENBORALDIA

Talde bidasotarrak lesioek baldintzatutako denboraldi honi agur esan zion larunbatean eta dagoeneko hurrengoari begira jarri da

ROUTE 33 TXINGUDI RUGBY KLUBAREN BABESLE BERRIA
Errugbia

ROUTE 33 TXINGUDI RUGBY KLUBAREN BABESLE BERRIA

Txingudi Rugby Klubak, prentsa ohar baten bidez jakitera eman duenez, Route 33-rekin babes-akordio bat sinatu berri du. Honen ondorioz, Hondarribiako enpresa errugbi taldeen babesle berria izango...

EUSKAL LIGAKO FINALA JOKATUKO DU ITSASMENDIK LEKAROZEN
Errugbia

EUSKAL LIGAKO FINALA JOKATUKO DU ITSASMENDIK LEKAROZEN

Plaiaundin ere Touch errugbiko Espainiako eta Frantziako selekzioak arituko dira aurrez aurre

Larunbat honetan, 18...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika