TXINGUDI ERRUGBI TALDEA DENBORALDI BERRIA HASTEKO PREST
Errugbia

TXINGUDI ERRUGBI TALDEA DENBORALDI BERRIA HASTEKO PREST

2021arekin batera, Txingudi Errugbi Klubak Euskadiko Senior Ligako txapelketa hasiko du datorren astean eta jada, dena prest dute.

Txingudi Errugbi Klubak badu denboraldia hasteko data. Asteburu honetan ekingo dio denboraldi berriari, pasaden asteartean Euskadiko Errugbi Federazioak egutegia prestatu zuten, klubek onartu zuten eta datorren astean txapelketara bueltatuko dira Bidasoaldeko errugbilariak. Hain zuzen ere, lehen jardunaldia Sarako Izarraren aurka jokatuko du talde bidasotarrak, etxetik kanpo. Covid protokoloak direla-eta, Sarako Izarra hegoaldean jokatzera behartu du Federazioak; beraz, gaur gaurkoz, ez dago argi non eta noiz jokatuko duten lehen jardunaldia.

Aurtengo ligak formatu berezia izango du, 9 taldez osastutako liga izango da eta denak denen aurka itzuli bakarrean jokatuko dute. Lehen fase hau bukatzerakoan, multzoa bitan banatuko da eta itzuli bakarrean, multzo bakoitzeko taldeak denak denen aurka jokatuko dute. Aurtean, Txingudi Errugbi Klubak, Atletiko/Hernani, Gernika, Arrasate, Durango, Univ. Bilbao, Bera Bera, Sarako Izarra eta Errioxaren aurka arituko da. Iñigo Camarerok, Txingudi Errugbi taldeko entrenatzaile berriak, “liga zaila izango den arren talde bidasotarra lehen lau taldeen multzoan egoteko aukerak dituela” uste du.

Aurpegi berriak.

Aurpegi ezaguna bada ere, taldearen lehen berritasuna aulkian dago. Orain arte Txingudi Errugbi Klubeko jokalaria eta lehendakariordea zenak, Iñigo Camarerok, hartu du taldearen gidaritzapena eta orain arte taldeko entrenatzailea izan den Iñaki Lekuona ordezkatuko du. Berarekin batera, esperientzia handiko jokalariak batu dituzte urte berri honetan aurrerapausu nabaria emateko; hala nola, Hernanin eta Txekiar Errepublikan aritutako Xabier Sanchez eta El Salvador eta Ordizian aritutako Youssef Haddar. Hauekin batera, harrobiko taldetik bost jokalarik emango dute lehen talderako saltoa: Keoma Pacheco, Unax Dominguez, Ekain Hiribarren, Ibai Prego eta Oihan Arruabarrena.

Bajak ere badaude, noski. Hain zuzen ere, Alvaro del Alamo, Javier Boes, Josu Velasco, Luciano Echeverria, Asier Gonzalez, Ramon Bergua, Urtzi Mata, Beñat Senar, Beñat Herrero, Asier Amigo eta Unai eta Iñaki Cano bixkiek ez dute taldean jarraituko. 

Gabonetan, lagun artekoa.

Aurreko astean denboraldiko berriko egutegia onartu zutelarik, data gutxi zituen Txingudi Errugbi Taldeak denboraldi-aurreko lagun artekoren bat antolatzeko. Gabonak baliatu zituzten eta pasaden larunbatean, Playaundiko Errugbi zelaian, Bera Bera Bren aurka aritu ziren. 5-18 gailendu ziren donostiarrak, baina Iñigo Camarerok baikor bukatu zuen lagun artekoa. Entrenatzaile berriaren aburuz, “nabaritu zen taldeak erritmo falta zuela eta aldaketa ugari izan direla taldean, baina benetan uste dugu denboraldi txukuna egiteko taldea dugula”. Neurketari dagokionez, Bera Bera Bren inguruan “lehen taldearekin entrenatzen dutela” nabaritu zela eta “neurketak sentsazio onak” utzi zizkiola gaineratu zuen. 

GARAIPENA LEHEN LAGUNARTEKOAN
Errugbia

GARAIPENA LEHEN LAGUNARTEKOAN

Ezaugarri bereko bi arerio lehiatu ziren Plaiaundin, Txingudi Errugbi Kluba eta Bera-Bera B. Nuerketa etxean geratu zen, 14-8.

Txingudi Errugbi Kluba eta...

PUNTU BATENGATIK ERE BALIO DU
Errugbia

PUNTU BATENGATIK ERE BALIO DU

Denboraldiko lehen jardunaldian 15-14 garaitu zuen Hendaiako Estadioak Saint Paul le Dax.

Kirola eta errugbia bueltatu zen pasa den igandean...

AURREKO DENBORALDIA HOBETZEA HELBURU
Errugbia

AURREKO DENBORALDIA HOBETZEA HELBURU

Txingudi Errugbi Kluba osatzen dute jokalariek abuztuaren 2an lanean hasi ziren eta pasa den denboraldi amaiera “iraultzeko gogoz” dira.

BIGARREN PORROTA ERRESKAN
Errugbia

BIGARREN PORROTA ERRESKAN

Talde bidasotarraren bajek neurketa baldintzatu zuten eta lehen fasean garaitu zuten Atletico/Hernanik neurketa aurrera eraman zuen (21-36).

Denboraldia...

KOLPE LATZA
Errugbia

KOLPE LATZA

Kontsolidazio fasea modurik traketsenean hasi zuen Txingudi Errugbi Klubak. Veltesca Bilbo taldeak, errukirik gabe, 8-48 mendean hartu zuen talde...

 BIGARREN FASERA DENBORALDIKO HELBURUA BETE GABE
Errugbia

BIGARREN FASERA DENBORALDIKO HELBURUA BETE GABE

Kanpazar Arrasateren aurka galdu ostean (19-10), Zaisa Txingudi Errugbi Klubak Euskadiko Senior Ligako kontsolidazio fasea jokatuko du, sailkapeneko azken lau...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika