14 urtez azpiko taldeak ere Zarautz/Beltzak bisitatuko du
Txingudi Rugby Klubeko taldeek ez dute Plaiaundin...
01 Abe, 2022
Errugbi taldeak lehen aldiz erakutsi du euskaraldiarekin konpromezua eta arigune moduan lan egin du bi astez
Txingudi Rugby Klubak lehen aldiz parte hartu du aurten Euskaraldian arigune moduan. Euskararekin duen konpromezua erakutsi nahi izan du taldeak horrela eta Plaiaundiko kantinarekin batera, arigune bilakatu da. Iñigo Aizpurua elkartearen eskolako zuzendariak aipatu duenez, “urteak daramagu gure kideen artean euskararen sustapen aktiboa egiten, baina horrelako ekintza batera atxikitzea falta zitzaigun”.
Larunbat honetan, Euskararen Egunarekin, Plaiaundin elkarteko 16 urtez azpiko taldea arituko da Getxoren kontra eta Aizpuruk arigunea publikora irekitzeko aukera izanen dela azpimarratu du: “Gure 16 urtez azpiko taldeak Getxoren aurka jokatu behar zuen partidua larunbat honetara aurreratu da, hortaz, Euskaraldiaren azken egunean gure bigarren arigunea publikora irekia izango dugu”. Norgehiagoka goizeko 11:00etan jokatuko da eta taldeak denboraldiko lehen garaipena eskuratzeko aprobetxatuko du hitzordua.
Elkarteko eskolako taldea eta Gipuzkoako selekzioko tokapetak
Zaisa Txingudiko senior taldeak atsedenaldia izanen du asteburu honetan, eta gaztetxoek hartuko dute honen lekukoa. 16 urtez azpiko taldearen neurketaz gain, eskolako taldeak ere partida jokatuko du Arrasate, La Unica eta Iruña taldeen aurka. Jardunaldia Arrasaten ospatuko da, Mojategiko zelaian, goizeko 10:30ean.
Azkenik, Gipuzkoako selekzioko gazteen topaketak ere ospatuko dira asteburuan. Hain zuzen ere, larunbat honetan, Gipuzkoako 14 eta 13 urtez azpiko Gipuzkoako neska-mutilen selekzioak entrenatzen izanen dira Eibarren eta Ordizian. Neskak Eibarko Unbe zelaian bilduko dira larunbatean, 11:00etatik aitzinera. Mutilak berriz, Ordizian izanen dira 10:00etan.
14 urtez azpiko taldeak ere Zarautz/Beltzak bisitatuko du
Txingudi Rugby Klubeko taldeek ez dute Plaiaundin...
Txingudi Rugby Klubeko 14, 16 eta 18 urtez azpiko taldeek garaipen bana erdietsi zuten Plaiaundin larunbatean
Txingudi Rugby Klubeko seniorrek ez dute neurketarik izanen, baina 18, 16 eta 14 urtez azpikoak etxean arituko dira bihar
Lehen aldiz zelairatu da taldea Iruñean, Nafarroako 14 eta 16 urtez azpiko selekzioaren kontra
Asteburu...
18 urtez azpiko taldeak 26-12 galdu zuen Danon Artean-en kontra, 16 urtez azpikoek 36-5 Bera Bera/Baztanen aurrean eta 14 urtez azpikoek 43-39 Gaztedi B-ren...
Senior mailako taldeak eta Touch saileko taldeak izan ezik, bertze talde guztiek neurketa izanen dute asteburu honetan