TXINGUDI RUGBY KLUBEKO GAZTEEK GARAIPENIK GABE BUKATU DUTE URTEA
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO GAZTEEK GARAIPENIK GABE BUKATU DUTE URTEA

18 eta 16 urtez azpiko taldeek ezin izan zuten ezer egin Gernika/Arratiko eta Eibar talde indartsuen aitzinean

Txingudi Rugby Klubak bukaera eman dio urteari 18 eta 16 urtez azpiko taldeek jokatutako neurketekin. Bi taldeek ezin izan zuen garaipenik batu eta Gabonetako atsedenaldira porrot mingarriekin joan dira. 14 urtez azpikoek berriz, Gipuzkoako Ligako prestaketekin jarraitu dute eta Txingudi Touch taldeak ere partida jokatu zuten Logroñon.

18 urtez azpiko Txingudi/Uribealdeak taldeak Gernika/Arratiko izan zuen aurrez aurre pasa den larunbatean. Bi taldeak parekatuak bazeuden ere, bizkaitarrak aurrea hartu zuten markagailuan eta atsedenaldira 0-10ekoarekin iritsi ziren. Alde hori handituz joan ziren gainera, eta partidu bukaerako 29 puntu batu zituzten. Hala ere, azken minutuetan etxeko Hector Pescadorrek entsegua egin eta Javier Sanchezek eraldatzeko aukera izan zuen eta beraz, 7-29ko markagailuarekin bukatu zen neurketa.

16 urtez azpikoek berriz, Eibar jaso zuten Plaiaundin. Hemen ere talde bisitaria nagusi izan zen eta zazpi alditan iritsi ziren entsegu markara. Etxekoek ere puntuak batu zituzten, Julen Etxeberriak lortutako eta Jakobe de la Sernak eraldatutako entseguarekin, baina 7-45eko markagailuari buelta ematea zaila izan zen. Hala ere, Txingudi saiatu zen ahalik eta puntu gehien batzen, nahiz eta ia ezinezkoa zen partida berdintzea. Horrela, 17-50eko markagailuarekin amaitu zen jardunaldia.

14 urtez azpiko taldeak La Unica eta Gaztedi A eta B taldeak jaso zituzten baita ere Plaiaundin. Hauek Gipuzkoako Ligako prestaketei jarraipena eman zieten, eta balorazio hagitz positiboa egiten ari dira jardunaldi hauetan ikasten ari direnarekin. Azkenik, Txingudi Touch taldeak Logroñora bidaiatu zuen, bertako Rioja klubak sartu berri duen taldearen kontra lehiatzeko. Hauek lagunartekoak jokatu zituzten eta esperientziak batzeko aprobetxatu zuten, baita opariak elkartrukatzeko ere.

(Argazkia: Ibai Kastezubi)

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORRAK PLAIAUNDIN ARIKO DIRA
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORRAK PLAIAUNDIN ARIKO DIRA

Biok Txingudik Bera Bera/Ordizia jasoko du eta Zaisa Txingudik berriz, Zarautz B/Beltzak taldea

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako bi...

ZAISA TXINGUDIK ARRATIKO ZEKORRAK GARAITU ZUEN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK ARRATIKO ZEKORRAK GARAITU ZUEN

Igorren aritu ziren bi taldeak elkarren kontra eta 17-20ko markagailuarekin irabazi zuten mugakoek

Zaisa Txingudik garaipena eskuratu zuen pasa den...

ZAISA TXINGUDIK ARRATIKO ZEKORRAK TALDEA BISITATUKO DU
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK ARRATIKO ZEKORRAK TALDEA BISITATUKO DU

Igorren ariko dira bi taldeak elkarren kontra bihar 16:00etatik aitzinera

Zaisa Txingudi, atsedenaldi ttiki baten ondotik, martxan izanen da berriz...

TXINGUDIKO GAZTEAK GARAIPENAREN BILA JOANEN DIRA ASTEBURUAN
Errugbia

TXINGUDIKO GAZTEAK GARAIPENAREN BILA JOANEN DIRA ASTEBURUAN

18 urtez azpiko taldea Iruñaren kontra ariko da eta 16 urtez azpikoa berriz, Uni Bilboren kontra

Txingudi Rugby Klubeko seniorrek atsedena hartuko...

TXINGUDI RUGBY TALDEKO SENIORRAK PLAIAUNDIN IZANEN DIRA ASTEBURUAN
Errugbia

TXINGUDI RUGBY TALDEKO SENIORRAK PLAIAUNDIN IZANEN DIRA ASTEBURUAN

Biok Txingudik Neskak Loratzen taldea jasoko du eta Zaisa Txingudik berriz, La Unica

Txingudi Rugby Taldeko seniorrek urteko lehen partidua jokatuko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika