UCAM Murciak ezin izan du Real Union gainditu
Futbola

UCAM Murciak ezin izan du Real Union gainditu

REAL UNION: Otermin, Urkizu, Morcillo, Aimar, Azkoiti, Rodellar, Mujika (Ozkoidi, 60’), Romo (Mikel Alonso, 65'), Juan, Seguin eta Galán (Goikoetxea, 72').

UCAM MURCIA: Escalona, Tekio, Góngora, Fran Pérez, Robles, Checa, César Remón (Juanto, 60'), Chavero, Nono, Hugo Díaz (Javi Gómez, 55'), Bello (Piojo, 88').

EPAILEA: Herrero Arenas. Galán, Rodellar, Morcillo (Real Union); Chavero, Nono, Bello, Góngora (UCAM).

Bizirik iritsiko da Real Union igoera faseko lehen kanporaketako itzulikora. Gola beharko du Murtziako Condominan, baina sartuz gero, aurkaria kanpoan uzteko aukera handia izango du. Joanekoa hutsean bukatu da, Stadium Galen. UCAM Murciak jarri ditu jokoa, eta aukerarik onenak. Baina ez da gai izan txuribeltzen atea zulatzeko. Sendo ibili dira irundarrak defentsan, eta Xabier Otermin atezainak erakustaldia eman du. Partida bizia izan da hasieratik. Indartsu irten dira bi taldeak, lehiaren agintea eskuratu nahian. Lehen hogeita bost minutuak gaindituta, erasoan estutzen hasi da UCAM. Bellok eta Hugok esku hartzera behartu dute Otermin. Nonok izan du azken aukera, baina Azkoitik ekidin du gola. Lehen zatiaren amaieran, indarrak parekatu egin dira berriro.

Atsedenaldiaren ondoren, berriz, erasora bueltatu da UCAM. Gola egin nahi zuen Stadium Galen, eta etengabe saiatu da. Bellok, Chaverok eta Nonok aukera argi bana izan dute. Nagusi izan den arren, kanpoko taldeak ez du gola sartzerik lortu. Unionek defentsako lanean jarri behar izan du arreta, eta ez du arrisku handirik sortu. Galán eta Rodellar urrutitik egindako jaurtiketekin saiatu dira. Abagune onena Juan Domínguezek izan du, baina ángel Roblesek azken unean urrundu du baloia. Mikel Alonsori egindako penaltia ere eskatu dute zaleek. Epaileak, aldiz, ez du adierazi nahi izan. UCAM Murciak ez du helburua bete. Golik sartu gabe irten da Galetik. Real Unionek aurkari indartsu bati aurre egin dio, eta itxaropena mantendu du Condominako norgehiagokarako.

“BILBAO ATHLETICEK BAINO GEHIAGO KORRIKA EGIN BEHARKO DUGU”
Futbola

“BILBAO ATHLETICEK BAINO GEHIAGO KORRIKA EGIN BEHARKO DUGU”

Aitor Zulaikak Bilbao Athleticek proposatu dezakeen “joan-etorriko neurketa” ekidin nahi du Real Unionek bolada bikainean jarrai dezan.

Sailkapenaren...

SUFRITZEN JAKIN, GARAITZEN ERE BAI
Futbola

SUFRITZEN JAKIN, GARAITZEN ERE BAI

(Argazkia: Gio Batista)

Garaipen handia erdietsi du Real Unionek La Planilla futbol zelaian, birritan aurreratu den Calahaorra 2-4...

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ERDIETSI DU MARIÑOK
Futbola

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ERDIETSI DU MARIÑOK

Ezagutu itzazu Behe Bidasoa eskualdeko futbol taldeek asteburuan eskuratutako emaitzak.

Asteburuko albiste pozgarriena Emakumezkoen Ohorezko...

DEPORREK MEREZI, REAL UNIONEK IRABAZI
Futbola

DEPORREK MEREZI, REAL UNIONEK IRABAZI

(Argazkia: Gio Batista)

Arnasa hartu du gaur Real Unionek Deportivo on baten aurka. Jokoa galiziarrek jarri dute, baita abaguneak...

BOLADA TXARRAK DIRAU
Futbola

BOLADA TXARRAK DIRAU

Seigarren minutuan penaltiz sartu du gola Rayo Majadahondak eta Real Unionek erreskan jasotzen duen laugarren porrota behartu du.

Lehen bi partiduak...

RAYO MAJADAHONDA, ATLETAK ETA LEHIAKORRAK
Futbola

RAYO MAJADAHONDA, ATLETAK ETA LEHIAKORRAK

“Erronka” hitza erabili du Zulaikak Rayo Majadahondaren neurketa deskribatzeko. Real Unionek talde madrildarraren aurka bolada txarrarekin bukatu nahi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika