ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak, Kantabrian izanen dira asteburuan, Espainiako Sektore Fasea jokatzen. Irundarrei B multzoan jokatzea egokitu zaie, eta HBC’74 Tecninorte (Kantabria), BM Alcobendas (Madril) eta Barça (Katalunia) taldeen kontra ariko dira.

Gaurko hasiko da Sektore Fasea eta lehenik, HBC’74 Tecninorte eta BM Alcobendas lehiatuko dira, 18:30ean, eta ondotik, 20:30ean Barça eta Zaisa Bidasoa Irun izanen dira aurrez aurre. Bihar, maiatzaren 25ean, HBC’74 Tecninorte eta Zaisa Bidasoa Irunen arteko partiduak irekiko du bigarren jardunaldia, 18:30ean eta ondotik, Barça eta BM Alcobendas ariko dira, 20:30ean. Azkenik, igandean, BM Alcobendas eta Zaisa Bidasoa Irunen arteko norgehiagoka izanen da 10:00etan, eta 12:00etan, HBC’74 Tecninorte eta Barçaren artekoa.

BIDASOAKO JOKALARI ETA ENTRENATZAILE OHIA FERNANDO BOLEA ZENDU DA
Eskubaloia

BIDASOAKO JOKALARI ETA ENTRENATZAILE OHIA FERNANDO BOLEA ZENDU DA

Boleak ASOBAL Liga, Errege Kopa, ASOBAL Kopa eta Europako Kopa irabazi zituen Bidasoan jokalari gisa, eta entrenatzaile moduan ASOBAL Ligara azken igoeraren...

PIOTR MIELCZARSKI POLONIARRA BIDASOAKO DIZIPLINAN SARTUKO DA
Eskubaloia

PIOTR MIELCZARSKI POLONIARRA BIDASOAKO DIZIPLINAN SARTUKO DA

Erdiko atzelari gaztea utzita ariko da BM Guadalajaran 2024/25 denboraldian

CD Bidasoak eta Piotr Mielczarski jokalariak akordioa lortu dute eta horren...

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika