14 urtez azpiko taldeak ere Zarautz/Beltzak bisitatuko du
Txingudi Rugby Klubeko taldeek ez dute Plaiaundin...
15 Ots, 2022
Larunbatean jokatu zen partida 0-71n amaitu zen, baina diziplina hobekuntza erakutsi zuten etxekoek
Zaisa Txingudik aurreko larunbatean hitzordu zaila izan zuen Plaiaundin. Izan ere, sailkapenean gora dagoen Arrasate taldea jaso zuen eta, aurreikusi zuten moduan, neurketa gogorra izan zen bidasotarrentzat. Nahiz eta markagailua 0-71n gelditu norgehiagokaren amaieran, Txingudik lan ona egin zuen defentsan eta gainera, diziplina hobekuntza ere erakutsi zuen zelaian.
Bajen ondorioz oso baldintzatuta hasi zuten partida mugako jokalariek. Hala ere, lehia bizia egon zen lehen minutuetan bi taldeen artean. Aurkariek, zortzigarren minutuan, markagailua estreinatu zuten lehenengo entsegu batekin, eta horrela jarraitu zuten lehen zati guztian zehar, atsedenaldira 0-59koarekin iritsita. Txingudik defentsan lan ona egin zuela azpimarratu behar da, eta baloia eduki zuen guztietan Arrasate kolokan jartzea ere lortu zuela, nahiz eta azkenean markagailua hutsean geratu zitzaion.
Bigarren zatian berriz, abantaila ikusita, partida erabakia zegoela jakina zen, baina etxekoek ez zuten amore eman eta maila bera erakusten jarraitu zuten, defentsan lan ona eginez. Aurkariek behera egin zutela ere nabarmen geratu zen, baina Txingudik erasoan ez zuen asmatu eta aldea handitzea lortu zuten arrasatearrek, garaipen zabala eskuratuz.
Xabi Sanchez jokalariak aipatu zuen moduan, “azkar ahazteko partida” izan zen asteburukoa, eta azkar ere hasi beharko dira prestatzen hurrengo neurketa. Izan ere, final baten antzera egin beharko diote aurre asteburu honetan ospatuko den norgehiagokari mailari eusteko aukerak izan nahi badituzte. Horrela, Donostian Bera Bera taldearen aurka izango duten neurketan gogor arituko beharko dira bidasotarrak etxera garaipenarekin itzultzeko.
(Argazkia: Joaquin Bravo)
14 urtez azpiko taldeak ere Zarautz/Beltzak bisitatuko du
Txingudi Rugby Klubeko taldeek ez dute Plaiaundin...
Txingudi Rugby Klubeko 14, 16 eta 18 urtez azpiko taldeek garaipen bana erdietsi zuten Plaiaundin larunbatean
Txingudi Rugby Klubeko seniorrek ez dute neurketarik izanen, baina 18, 16 eta 14 urtez azpikoak etxean arituko dira bihar
Lehen aldiz zelairatu da taldea Iruñean, Nafarroako 14 eta 16 urtez azpiko selekzioaren kontra
Asteburu...
18 urtez azpiko taldeak 26-12 galdu zuen Danon Artean-en kontra, 16 urtez azpikoek 36-5 Bera Bera/Baztanen aurrean eta 14 urtez azpikoek 43-39 Gaztedi B-ren...
Senior mailako taldeak eta Touch saileko taldeak izan ezik, bertze talde guztiek neurketa izanen dute asteburu honetan