ZAISA TXINGUDIK EZIN IZAN ZITUEN ARRATIKOAK GARAITU
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK EZIN IZAN ZITUEN ARRATIKOAK GARAITU

Bidasotarren akatsek partida aurkariaren alde erabakitzea eragin zuten 

Zaisa Txingudik lehen garaipena eskuratu nahi zuen etxean, baina desio horrek eragindako presioak ez zien beraien maila erakusten utzi. Horrez gain, Arratiko Zekorrak taldearen esperientziak eta lehen zatian proposatu zuen joko trebeak etxeko taldea urduritu zuen eta neurketan zehar akatsak egitea eragin zuen.

Arratiko Zekorrak indartsu atera ziren zelaira lehen zatitik. Beraien trebeziak Zaisa Txingudi urduritu zuen eta horrek zigor kolpe asko eginaraztea eraman zuen. Atsedenaldira bitarte, zaila egin zitzaion etxeko taldeari neurketa kudeatzea eta azkenean, punturik batu gabe bukatu zuen lehen zatia. Aurkariak aldiz, hiru entsegu lortu zituen, horietako bi eraldatuz, eta beraz, 0-19ko markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, partidari buelta emateko helburuarekin zelairatu ziren bidasotarrak. Defentsan lan hobea egin zuen Txingudik, aurkariak puntu gehiago batu ez zezan. Neurketa kontrolatzea lortu zuen hein batean eta bukaeran, touch baten ondotik, Erlaitz Ayuelak lehen entsegua egin zuen (senior taldean lortzen zuen lehendabizikoa). Minutu gutxi beranduago, “Lutxo” Echevarriak bigarrena lortu zuen eta azkenik, Adur Manterolak ere azken entsegua egin zuen eraldaketarekin, bonus puntu bat ere eskuratuz. Horrela, 12-19ko markagailuarekin bukatu zen neurketa, Txingudi indar gehiago erakutsiz, baina garaipena ezinezkoa eginez.

Irun eta Hondarribia, Gipuzkoako oinarrizko errugbiaren egoitzak

Asteburuan ere, Gipuzkoako Errugbi Federazioak entrenamenduak antolatu zituen Plaiaundin eta bertan izan ziren Aitana Garrido, Maider Diaz, Helene Tristan, Lupe Pescador, Greta Gutierrez eta Laida Rodriguez etxeko emakume taldeko ordezkari gida, beste 24 jokalarirekin batera.

Bestalde, Hondarribian ospatu zen gizonezkoen selekzioen bileran Urtzi Arrieta eta Mattin Petrikorena (13 urtez azpikoetan) eta Adrien Muñoz, Oier Oliveira eta Ekaitz Sanchez (14 urtez azpikoetan) izan ziren klubeko ordezkariak.

16 eta 18 urtez azpikoak sentsazioak hobetzen

Klubeko 16 eta 18 urtez azpiko taldeak Eibarren eta Gernikan izan ziren, hurrenez hurren, asteburuko partidak jokatzen. Bertan, punturik batu ez bazuten ere, sentsazio onekin bueltatu ziren etxera. Diziplina, elkarlana eta sormena landu eta urduritasuna eta beldurrak atzean utzi zituzten eta emaitza onak iritsiko direlakoan dira.

Azkenik, errugbi eskolako jokalariek Hernaniko Landare zelaian jokatu zen topaketan hartu zuten parte.

(Argazkia: Lea Etxebarrieta)

TXINGUDI RUGBY KLUBAK URTEROKO TOPAKETA OSPATUKO DU ASTEBURUAN LEKAROZEN
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBAK URTEROKO TOPAKETA OSPATUKO DU ASTEBURUAN LEKAROZEN

Aurredenboraldiko azken hitzordua izanen da, eta bertan jokatuko dituzten lagunartekoak baliagarriak izanen dira denboraldi hasierako

Txingudi Rugby...

ERRUGBIA PLAIAUNDIRA BUELTATUKO DA ASTEBURUAN
Errugbia

ERRUGBIA PLAIAUNDIRA BUELTATUKO DA ASTEBURUAN

Senior mailako taldeak Atletico San Sebastianen kontra jokatuko du, etxean, Jose Luis Peña “Toci” Kopa

Orain dela hilabete bat hasi zituztela...

EMAKUME ERRUGBILARIEN EGUNA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN PLAIAUNDIN
Errugbia

EMAKUME ERRUGBILARIEN EGUNA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN PLAIAUNDIN

Entrenamendu bereziez gain, emakumeek hirugarren denboraz gozatu ahal izanen dute eta batukada batekin borobilduko dute eguna

Txingudi Rugby Klubak...

TXINGUDI ERRUGBI KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR
Errugbia

TXINGUDI ERRUGBI KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR

Errugbi partiduak, tokata, sari banaketak eta hirugarren denbora izanen dituzte egitarauean

Txingudi Errugbi Klubak bere eguna antolatu du ekainaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika