Gainera, 14 urtez azpiko taldeko sei jokalari Gipuzkoako selekzioarekin izanen dira
Larunbat honetan,...
22 Mar, 2022
Durangotarrak nagusi izan ziren beraien etxean eta 84-0ko markagailuarekin menderatu zituzten bidasotarrak
Bajek baldintzatutako taldea zelairatu zuen Zaisa Txingudik eta hori nabaria izan zen neurketa guztian zehar. Durangok, hau aprobetxatuta, bere nagusitasuna erakutsi zuen etxean eta 84-0ko markagailuarekin irabaztea lortu zuen azkenean.
Lehen zatia hasi eta segidan, Txingudi jokalari bat gutxiagorekin gelditu zen. Izan ere, neurketaren lehendabiziko minutuetan, Asier Gonzalezek min hartu eta zelaia utzi behar izan zuen. Etxeko taldeak, hau aprobetxatuta, eta bisitariek egindako plakaje-hutsegiteen ondorioz, 46-0ko markagailua ezarri zuen atsedenaldirako. Nahiz eta bidasotarrek puntuak gehitzeko zorian egon ziren lehen zatiaren erdialdean, ezin izan zituzten aukera hauek errematatu eta Durango izan zen partiduaren buruzagi.
Bigarren zatiaren hasieran, gainera, bisitariek beste jokalari bat galdu zuten. Oraingoan, Adur Manterola atera behar izan zen zelaitik eta Txingudi hamahiru jokalarirekin geratu zen. Hala ere, ez zituzten besoak jaso eta Durango bere zelaian mantendu zuten, defentsa lerroa behin baino gehiagotan hautsiz. Bidasotarrak entsegua egiteko puntuan egon ziren baita ere, zigor kolpe baten ondoren hainbat fase lortu baitzituzten, baina azkenean aurkarien defentsa lanak marka-eremutik aldentzea egin zuen. Hortik aurrera, Durango taldeak lehen zatiko nagusitasuna berreskuratu zuen eta beste 38 puntu eskuratu zituen, behin betiko 84-0ko markagailua ipiniz.
Asteburu honetan Ligako taldeek ez dute jardunaldirik jokatuko, atsedenaldia izango baitute. Apirilaren 2an jarriko dira berriz ere martxan. Bidasotarrentzat partidu erabakigarria izango da hau, izan ere, jaitsiera zuzena sahiestera atera beharko dira zelaira.
(Argazkia: Beñat Herrero)
Gainera, 14 urtez azpiko taldeko sei jokalari Gipuzkoako selekzioarekin izanen dira
Larunbat honetan,...
Aurreko larunbatean Plaiaundin ospatu zen Rugby Touch Txapelketa eta Montseny izan zen jardunaldiko garailea
Pasa...
Larunbatean errugbi touch modalitateko Estatuko 1. Mailara igotzeko neurketak jokatuko dira Plaiaundin
Larunbat...
Bi urteren ondoren, bigarren edizioarekin bueltatu zen Irun Rugby Eguna eta ehunka lagun bildu zituen Irungo kaleetan
Egun guztiko ekitaldiak antolatu ditu klubak, Plaiaundin eta Irungo Kale Nagusian ospatuko direnak
Bi urteren...
Aurreko igandean Riojaren aurka 27-21 galdu ondoren, bidasotarrek bigarren mailan jokatuko dute datorren denboraldian