ZAISA TXINGUDIK PLAY-OFFA JOKATUKO DU
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PLAY-OFFA JOKATUKO DU

Nerbioi taldearen kontrako neurketa galdu arren, denboraldiko helburua lortu dute bidasotarrek

Zaisa Txingudiko senior mailako taldeak denboraldiko helburu nagusia lortu zuen pasa den asteburuan. Nerbioi taldearen kontrako partidua galdu arren, bidasotarrek bonus puntua lortu zuten eta, sailkapeneko bigarren postua ziurtatuta, play-offa jokatzeko txartela irabazi dute.

Camarero eta Lasaren mutilak agintzen hasi ziren pasa den asteburuko jardunaldian. Nerbioi taldearen aitzinean, 20. minuturako 0-11ko markagailua ezarria zuten Ekain Hiribarrenek bihurtutako bi zigor kolperen bitartez, baita Joao Costak egindako lehen entseguaren bitartez ere. Hala ere, atsedenaldira bidean, bidasotarren indarrek behera egin zuten eta etxekoek aukera aprobetxatu zuten errenta murrizteko (5-11).

Bigarren zatian, berdintasuna izan zen nagusi Amurrioko zelaian. Ez talde batez ez bertzeak ere ez zituzten puntuak batu 75. minutura arte. Orduan, Nerbioik bigarren marka lortu eta 10-11ekoa lortu zuen. Gainera, ia zelai erditik ostikatutako zigor kolpe baten bidez, markagailuan aitzindu ziren etxekoak lehen aldiz (13-11). Bisitariak saiatu ziren emaitzari buelta ematen, baina ezin izan zituzten aukerak aprobetxatu eta beraz, garaipenak ihes egin zien. Hala ere, bonus puntua lortuta, sailkapeneko bigarren postua ziurtatu zuten mugakoek eta beraz, play-offa jokatzeko helburua eskuratu zuten.

Asteburu gazi-gozoa gazteentzat

Txingudi Rubgy Taldeko gazteenek garaipen bat eta bi porrot erdietsi zituzten asteburuan ere. 14 urtez azpiko taldeak lortu zuen Danon Artean taldearen kontra irabaztea, Eibarren euren nagusitasuna erakutsiz. 16 urtez azpikoek berriz, porrot mingarria jaso zuten Elorrioren aldetik (43-17). Azkenik, 18 urtez azpikoek 22-21eko markagailu estuarekin galdu zuten Arrasateren kontra.

Emakumeen etxeko debuta atzeratua

Bertzalde, emakumeen taldeak etxean debuta egitekoa zuen pasa den asteburuan. Hau ezin izan zen gauzatu, bertan jokatu beharreko partidua atzeratu baitzen. Hau dela eta, Aizpurua eta Gamindezen taldeak etxean jokatzeko itxoin beharko du. 

TXINGUDI RUGBY KLUBAK URTEROKO TOPAKETA OSPATUKO DU ASTEBURUAN LEKAROZEN
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBAK URTEROKO TOPAKETA OSPATUKO DU ASTEBURUAN LEKAROZEN

Aurredenboraldiko azken hitzordua izanen da, eta bertan jokatuko dituzten lagunartekoak baliagarriak izanen dira denboraldi hasierako

Txingudi Rugby...

ERRUGBIA PLAIAUNDIRA BUELTATUKO DA ASTEBURUAN
Errugbia

ERRUGBIA PLAIAUNDIRA BUELTATUKO DA ASTEBURUAN

Senior mailako taldeak Atletico San Sebastianen kontra jokatuko du, etxean, Jose Luis Peña “Toci” Kopa

Orain dela hilabete bat hasi zituztela...

EMAKUME ERRUGBILARIEN EGUNA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN PLAIAUNDIN
Errugbia

EMAKUME ERRUGBILARIEN EGUNA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN PLAIAUNDIN

Entrenamendu bereziez gain, emakumeek hirugarren denboraz gozatu ahal izanen dute eta batukada batekin borobilduko dute eguna

Txingudi Rugby Klubak...

TXINGUDI ERRUGBI KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR
Errugbia

TXINGUDI ERRUGBI KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR

Errugbi partiduak, tokata, sari banaketak eta hirugarren denbora izanen dituzte egitarauean

Txingudi Errugbi Klubak bere eguna antolatu du ekainaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika