Bonus puntua lortu gabe, play-offa jokoan izanen dute azken jardunaldian
Txingudi Rugby Klubeko senior taldeak Zarautz B/Beltzak garaitu zuen pasa...
07 Ots, 2023
Bigarren zatian bidasotarrek egindako akatsek Arratiko Zekorrak taldearen garaipena ahalbidetu zuten
Zaisa Txingudik Arratiko Zekorrak taldea bisitatu zuen pasa den larunbatean Igorren. Etxekoek indarra erakutsi zuten zelaian eta Txingudikoek, aurkariaren jokoa hurbiletik segitu bazuten ere, bigarren zatian egindako akatsek zaildu egin zieten garaipena. Azkenik, 29-13ko markagailuarekin, Igorren gelditu ziren jardunaldiko puntuak.
Arratiko Zekorrak indarrez hasi zuen larunbateko partidua eta, bederatzigarren minutuan, euren alde jarri zuten markagailua (5-0). Zaisa Txingudik honi erantzuna eman nahi izan zion eta lortu ere. Egindako zigor kolpeak baliatuta, Aitor Asurmendik touch-maul bat egin eta entsegu lortu zuen, emaitza berdinduz (5-5). Hala ere, etxekoek ez zuten amore eman eta bigarren entsegua egin zuten (10-5). Camarero eta Lasaren mutilek berriz, atsedenaldia baino lehen, bertze hiru puntu lortu zituzten eta, 10-8koarekin, errenta murriztea lortu zuten bigarren zatiari ekiteko.
Aldageletatik bueltan, Zaisa Txingudik aurretik jartzeko aukera izan zuen. Adur Manterolak ostikatutako zigor kolpearekin. Hala ere, jaurtiketa ez zen hagen artetik pasatu eta ezin izan zuten emaitza irauli. Orduz geroztik, indarra galtzen joan zen talde bidasotarra eta akatsak egiten hasi zen. Neurketaren presioak eraginda, paseak galtzen hasi zen eta aurkariak momentua aprobetxatu zuen partidua bere alde jartzeko. Igorrekoek hiru entsegu egin zituzten, horietako bi eraldatuz, eta 29-8ko markagailua ipini zuten. Mugakoek ez zituzten besoak jaso eta, azken minutuetan, Aitor Asurmendik touch-maul bat egin eta errenta murriztea lortu zuen, 29-13koa lortuz. Aldea txikitu bazuten ere, arauzko denbora bukatu zen eta emaitza bere hortan gelditu zen, garaipena Igorren geldituta. Edonola ere, Zaisa Txingudik sailkapeneko bigarren postua mantentzen du oraindik.
(Argazkia: Xabi Sanchez)
Bonus puntua lortu gabe, play-offa jokoan izanen dute azken jardunaldian
Txingudi Rugby Klubeko senior taldeak Zarautz B/Beltzak garaitu zuen pasa...
Seniorrek neurketa garrantzitsua izanen dute bihar ZarautzB/Beltzak taldearen kontra
Txingudi Rugby Klubeko talde gehienak lehian izanen dira...
Hogeita hamar jokalari ohi elkartu ziren Plaiaundin eta tokata-n aritzen hasi zuten eguna
Txingudi Rugby Klubeko beteranoek euren eguna ospatu zuten...
Txingudi Rugby Klubeko emakume taldeak Mungian jokatu zuen denboraldiko bigarren lagunartekoa
Zaisa Txingudik Gaztedi B taldearen kontra porrota...
Seniorrak Gaztedi B bisitatuko dute eta 14 urtez azpiko taldeak Hernanin jokatuko du asteburuko jardunaldia
Txingudi Errugbi Klubeko emakume taldeak...
16 eta 18 urtez azpiko taldeek garaipenarekin bukatu zuten asteburuko jardunaldia
Txingudi Errugbi Klubeko...