Aurredenboraldiko azken hitzordua izanen da, eta bertan jokatuko dituzten lagunartekoak baliagarriak izanen dira denboraldi hasierako
Txingudi Rugby...
31 Mar, 2022
Bidasotarrek Euskal Ligako azken-aurreko jardunaldia jokatuko dute larunbatean arratsaldeko 16:30ean
Zaisa Txingudik Euskal Ligako azken-aurreko partida jokatuko du etxean Universitario Bilbao B taldearen aurka, larunbatean arratsaldeko 16:30ean. Neurketa erabakigarria izango da hau, izan ere, bidasotarrek garaipena eskuratu beharko dute lehenengo mailan jarraitu nahi badute.
Etxeko taldeak hainbat jokalari berreskuratuko ditu asteburu honetarako eta hau bultzada izango da erronka zail honi aurre egiteko. Larunbatean Plaiaundin Uni Bilbaoren harrobiko taldea izango du Txingudik aurrez aurre. Bidasotarrek aipatu duten moduan, esperientzia handia duen talde gazte da hau eta beraz, gogorra izango da beraien aurka aritzea.
Hala ere, Camarero eta Herreroren mutilek indarrez atera beharko dira zelaira beraien helburua lortzera. Azkeneko asteetan Txingudik begiz jota du bonus puntua lortzea, Bera Bera B-ren aurretik jartzeko eta jeitsiera zuzeneko postua atzean uzteko. Hala ere, partida hau ez da azken aukera izango. Oraindik RC Riojaren aurkako neurketa gelditzen zaie bidasotarrei, baina honetan puntuak lortzea ia ezinezkoa izango dela ere onartu dute taldetik.
Beraz, orain dela bi urteko Riojaren aurkako partiduaren emaitza errepikatu beharko dute Txingudikoek oraingoan ere. Orduan, antzeko egoeran iritsi ziren bidasotarrak eta 19-10eko markagailuarekin irabazi ondoren, jeitsiera fasea ekidin zuten. Eguraldia ere egun hartako beretsua izango da asteburu honetan eta zelaiaren egoera etxekoen alde jarriko dela aurreikus daiteke. Honekin guztiarekin, Zaisa Txingudik baldintza hauek aprobetxatu eta ahalik eta maila onena erakutsi beharko du larunbatean Universitario Bilbao B gainditzeko eta azken postutik aldentzeko.
Aurredenboraldiko azken hitzordua izanen da, eta bertan jokatuko dituzten lagunartekoak baliagarriak izanen dira denboraldi hasierako
Txingudi Rugby...
Senior mailako taldeak Atletico San Sebastianen kontra jokatuko du, etxean, Jose Luis Peña “Toci” Kopa
Orain dela hilabete bat hasi zituztela...
Entrenamendu bereziez gain, emakumeek hirugarren denboraz gozatu ahal izanen dute eta batukada batekin borobilduko dute eguna
Txingudi Rugby Klubak...
Errugbi partiduak, tokata, sari banaketak eta hirugarren denbora izanen dituzte egitarauean
Txingudi Errugbi Klubak bere eguna antolatu du ekainaren...