ZAISA TXINGUDIKO 16 ETA 18 URTEZ AZPIKO TALDEAK HERNANIN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIKO 16 ETA 18 URTEZ AZPIKO TALDEAK HERNANIN

Gainera, 14 urtez azpiko taldeko sei jokalari Gipuzkoako selekzioarekin izanen dira 

Larunbat honetan, maiatzak 14, Zaisa Txingudiko 16 eta 18 urtez azpiko taldeak Hernani izango dira, bertako Hernani Club de Rugby Elkarteak antolatu duen errugbi zazpiko txapelketan lehiatzen. 16 urtez azpikoetan, bidasotarrekin batera, Zarautz, Bera Bera, Eibar eta Hernani izango dira aurrez aurre. Maila nagusienean aldiz, Eibar, Hernani A, Hernani B eta Zaisa Txingudi arituko dira. Neurketak eguerdiko 13:00etatik aurrera ospatuko dira.

Txapelketan talde guztiak izango dira elkarren kontra eta ondoren, sailkapenaren arabera, kanporaketa bat jokatuko dute. Zazpiko modalitate hau 15koaren zelai berberean ospatzen da, baina bi desberdintasun nagusi ditu. Bata talde bakoitzaren jokalari kopurua da, eta bestea partiduaren iraupena hamalau minutukoa dela, hau da, zazpi minutuko bi zati dituela. Berezitasun hauek “jokoa azkarragoa, arinagoa eta ikusgarriagoa” egiten duela diote Txingudi klubetik.

14 urtez azpiko sei jokalari Gipuzkoako selekzioarekin

Maiatzaren 15ean berriz, goizeko 10etatik aintzinera, Zaisa Txingudiko 14 urtez azpiko taldeko sei jokalari Zarautzen izango dira, Astiko instalazioetan, Gipuzkoako selekzioaren kontzentrazioan. Hain zuzen ere, bertan parte hartuko dute Aritz Arrietak, Aimar Echevestek, Aimar Iturrek, Ewan Littlek eta Aiert Mendizabalek. Sei hauek ekainaren 4ean Kanbon jokatuko den VI. Clovis Leizagoyen torneo prestatuko dute selekzioarekin.

Eskola Jaia Plaiaundin

Plaiaundi ere errugbiko jokalariz beteko da igandean. Izan ere, klubeko errugbi eskolak Eskola Jaia ospatuko du bertan. Antolatutako ekintzen artean, Txingudik entrenamendua irekia egingo du jokalari txikientzat, hauen gurasoentzat eta baita errugbiaren inguruan ikusi nahi duen familia guztientzat ere. Saioa amaituta, bertara hurbiltzen direnentzat bazkari herrikoia izango da gainera.

(Argazkia: Brayan Oliveira, 14 urtez azpiko taldeko jokalaria)

ZAISA TXINGUDIKO 16 ETA 18 URTEZ AZPIKO TALDEAK HERNANIN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIKO 16 ETA 18 URTEZ AZPIKO TALDEAK HERNANIN

Gainera, 14 urtez azpiko taldeko sei jokalari Gipuzkoako selekzioarekin izanen dira 

Larunbat honetan,...

MONTSENY TOUCHEK IRABAZI ZUEN MAILAZ IGOTZEKO AUKERA
Errugbia

MONTSENY TOUCHEK IRABAZI ZUEN MAILAZ IGOTZEKO AUKERA

Aurreko larunbatean Plaiaundin ospatu zen Rugby Touch Txapelketa eta Montseny izan zen jardunaldiko garailea

Pasa...

ZAISA TXINGUDIKO TOUCH SAILAK JARDUNALDI ERABAKIGARRIA PLAIAUNDIN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIKO TOUCH SAILAK JARDUNALDI ERABAKIGARRIA PLAIAUNDIN

Larunbatean errugbi touch modalitateko Estatuko 1. Mailara igotzeko neurketak jokatuko dira Plaiaundin

Larunbat...

IRUN RUGBY EGUNAREN BIGARREN EDIZIO ARRAKASTATSUA
Errugbia

IRUN RUGBY EGUNAREN BIGARREN EDIZIO ARRAKASTATSUA

Bi urteren ondoren, bigarren edizioarekin bueltatu zen Irun Rugby Eguna eta ehunka lagun bildu zituen Irungo kaleetan

ZAISA TXINGUDIK ERRUGBIAREN EGUNA OSPATUKO DU BIHAR
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK ERRUGBIAREN EGUNA OSPATUKO DU BIHAR

Egun guztiko ekitaldiak antolatu ditu klubak, Plaiaundin eta Irungo Kale Nagusian ospatuko direnak

Bi urteren...

ZAISA TXINGUDI BIGARREN MAILARA JEITSIKO DA
Errugbia

ZAISA TXINGUDI BIGARREN MAILARA JEITSIKO DA

Aurreko igandean Riojaren aurka 27-21 galdu ondoren, bidasotarrek bigarren mailan jokatuko dute datorren denboraldian

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika