ASTEBETEAN 6 PUNTU GEHIAGO
Futbola

ASTEBETEAN 6 PUNTU GEHIAGO

Igandean 32 punturekin hirugarren mailara jeisteko postuetan aurkitzen zen Real Union, baina Langreo 4-0 garaitu ondoren eta atzo 0-1 Sporting B mendean hartu eta gero 38 punturekin promozio postuetan Izarrarekin berdinduta dago

Badirudi Real Unionek bere jokoa eta hamaikakoa aurkitu duela azken bi jardunaldi hauetan. Asteak zeramatzan talde txuribeltzak garaipena erdietsi gabe eta astebetean bi talde asturiarren aurka irabazi dute. Asier Etxaburuk buruz sartutako gol bat baliatu zuten hiru puntuak Irunera ekartzeko, horrela, liga amaitzeko lau jardunaldiren faltan promozio postuetan Izarrarekin 38 puntuetan berdinduta dago Real Union.

Norgehiagokari dagokionez, Sporting B-k ohikoa duen bezala, berdegunean agintzeko asmoarekin erritmo handiarekin irten zen berdegunera. Real Unionek argi zuen atzean gauzak ondo egin eta gero aukerak iritsiko zirela, eta oso ordenatuta asturiarren abaguneak saihestu zituzten. Baloia Sporting Bk zuen baina aukerak ez ziren batere argiak. Talde txuribeltzaren lehen aukera 33.minutuan iritsi zen, korner bat baliatu zuten Joelen atera hurbiltzeko baina baloia desbideratuta irten zen. Abagunea abisu bat izan zen besterik ez, izan ere, lehen zatia amaitzear zela, 42.minutuan, Asier Etxaburuk Alain Eizmendik maisutasunez egindako erdiraketa buruz sareetara bidali zuen. Gol psikologikoa Alberto Iturralderen mutilentzat atsedenaldia iristear zela.

Bigarren zatian, Sporting Bk Real Unionen defentsari gehiago estutu zion. Beste erritmo batekin irten zen berdegunera eta lehen zatian baino aukera garbiagoak izan zituzten. Alberto Iturraldek argi zuen 0-1eko mantendu behar zuela eta Eizmendiren ordez Beñat Garro atera zuen. Ezker hegala Urkizuk eta Garrok osatu zuten eta Sporting Bren bizkortasuna etetea lortu zuten. Ordutik aurrera, Real Unionek baloia hobe kontrolatu zuen eta pixkanaka pixkana partidua lokartu zuen garaipena lortu arte.

Balio handiko garaipena izan zen ostiralekoa, bigarrena astebetean. Garrantzitsua batetik taldearen hobekuntza argi geratzen delako eta bestetik, Izarrarekin berdinduta jarraitzeko ahalbidetzen duelako eta Gernikarekiko bost puntuko tartea handitzen duelako. Txapelketa lau jardunaldi bukatzeko faltan, 38 punturekin promozio postuetan aurkitzen da Real Union, hurrengo finala Calahorraren aurka izango da Stadium Galen.  

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika