AZKEN SEGUNDUKO GARAIPENA
Futbola

AZKEN SEGUNDUKO GARAIPENA

93.minutuan Gexan Elosegik buruz egindako golak hiru puntu baliagarri eman dizkio Real Unioni. 13 punturekin, bosgarren postura igo da Zulaikaren taldea.

Hiru puntu baino gehaigo lortu ditu gaurkoan Real Unionek. Portugaletek lan handia eman dio Real Unioni, batez ere, bigarren zatian. Bazirudien, lehen zatian eta 1-0eko markgailuarekin, talde irundarrak neurketa kontrolpean zuela, baina bizkaitarrek, 73.minutuan markagailua berdintzea lortu dute. Azken minutuan eta salbazio gisa, Gexan Elosegik eman dio garaipena Real Unioni. Orotara, 13 puntu batu ditu Real Unionek eta urtea bosgarren postuan bukatu du.

Hasierako minutuetan neurketak jaberik izan ez duen arren, pixkanaka, Real Union baloiaren jabe egiten joan da. Aitor Zulaikak gustuko duen futbola praktikatu du taldeak, baloia atzetik jokatuta atera dute eta triangulazio onak egin dituzte Portugaleteko atearen eremura iristeko. Lehen hurbilketa serioa 16.minutuan izan da, Gorka Kijerak erdiraketa mamitsua egin du, baina ez du aurrelaririk aurkitu baloia sarera bidaltzeko. Bost minutu ondoren, ordea, Galanek eta Sergio Llamasek baloia primeran gidatu dute, Riverori eman diote, eta area ertzetik, gola egin du. Eskuadra eta kartaboia erabili behar izan du Riverok, kamiseta txuri-beltzarekin soinean, lehen gola gauzatzeko.

Golaren bidez, Real Union hobe kokatu da zelaian eta bigarren gola egiteko abagunea izan du. Madrazok aurrez aurrekoa izan du Mediavillaren aurrean, baina bizkaitarraren jaurtiketa langaz gainetik joan da. Orokorrean, lehen zatian oso eroso sentitu da Real Union eta azken unera arte, Jon Irazustabarrenak ez du lan gehiegirik izan. Hala ere, lehen zatiko ondarrean, sekulako geldiketa egin du atezain usurbildarrak; Portugaletek falta jaurtiketa batean errematatzea lortu du, baloia sarera zihoan, baina ‘Txusta’-k eta langak, baloia alderatu dute.

Bigarren zatian, Portugaletek aurrera egin eta erasora joan da. Real Union asko sufritzen ari da geldikako jokaldietan aurtengo denboraldian eta gaur akatsak errepikatuko dira. Lehen abisua egin ondoren, Portugaletek kornerra baliatuta eta Adrian Güemesen bidez, 73.minutuan berdinketaren gola egin du. Denboraldi honetan, kornerreko jokaldi batetik jasotako hirugarren gola izan da.

Zeinek esango luke geldikako baloiak gaizki defendatzen duen talde batek garaipeneko gola buruz eta erdiraketa bidez egingo zuela. Neurketa lokaztu egin da eta bi taldeak intentsitatea ezarri dute Stadium Galeko zelaian, baina azken minutuetan, Real Unionek Portugalete estutu du. Jokaldiak Portugaleteren arean jokatu dira eta Ivan Perezen burukada langan jo ostean, hurrengo kornerrean, Gexan Elosegik Anatz Elizondoren erdiraketa paregabea baliatu du buruz gola egin eta talde txuri-beltzaren garaipena erdiesteko.

 

ONDO BIDEAN, EZ DEZATELA ATZERA BEGIRATU
Futbola

ONDO BIDEAN, EZ DEZATELA ATZERA BEGIRATU

Zailtasunekin hasi eta sendo bukatu du Real Unionek lehen itzulia. Atzean geratu dira, momentuz, iraganeko mamuak eta ilusioak gainezka larunbatean Ibaian...

THIOR, NEGUKO FITXAKETA
Futbola

THIOR, NEGUKO FITXAKETA

Real Unionek bigarren itzulia hasteko atarian neguko fitxaketa egin du, Erreleko jokalari ohia den Zourdine Thiorrek denboraldia bukatu arte sinatu...

BOLADA ONAREN EGIAZTAPENA
Futbola

BOLADA ONAREN EGIAZTAPENA

Real Unionek 1-3 irabazi dio Santanderreko Racingi Campos de Sport El Sardineron eta laugarren sailkatu bezala bukatu du lehen itzulia.

Era hoberenean...

BALIO HANDIKO PUNTUA
Futbola

BALIO HANDIKO PUNTUA

Kalitate handiko neurketa jokatu dute Bilbao Athletic eta Real Unionek. 0-0eko markagailua eta puntu banaketa emaitza justuena izan da.

Ondo hasi du...

JAVI MARTINEZEK FUTBOLA UZTEN DU
Futbola

JAVI MARTINEZEK FUTBOLA UZTEN DU

Azken bi denboraldietan Real Unioneko erdilaria izan denak, klubaren jakinarazpen ofizial baten bidez, lesioak direla-eta erretiroa hartzea erabaki du.

23...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika