“BARTZELONAK SELEKZIOAK GARAITUKO LITUZKEEN TALDEA DU”
Eskubaloia

“BARTZELONAK SELEKZIOAK GARAITUKO LITUZKEEN TALDEA DU”

Lehen itzulia bukatzeko, Bidasoak Bartzelona ahalguztidunaren aurka jokatuko du. Lehen sailkatuaren eta bigarrenaren arteko neurketa sutsua izango da.

Iritsi da eskubaloi eta Bidasoaren zaleak hainbeste itxaron behar izan duten neurketa. Artalekura ikusleak hurbildu ezin badira ere, talde irundarraren jarraitzaile orok Bartzelonaren aurkako neurketaren esperoan igaro du lehen itzuli osoan zehar. Denboraldiko hirugarren jardunaldian jokatu beharreko neurketa, bihar 12:00etan jokatuko da. Minbiziaren aurka dirua jaso nahian, Bidasoak arrosa koloreko kamisetakin jokatuko du eta nork daki, agian zortea eman lezake.

Prebiaren izenburuak dioena oso potoloa da, horrela deskribatu du Jacobo Cuetarak, Bidasoako entrenatzaileak, bihar aurrean izango duen taldea: “Bartzelona honek munduko selekzio onenak garaitzeko gai da”. Are gehiago, “Asobal ligako hirugarren sailkatuari 16 goleko aldeaz irabazi zuen, laugarrenari 11 golengatik eta pasaden jardunaldian, Bada Huesca 39-19 txikitu zuten”, gehitu du. Horrelako adierazpenekin zaila dirudi Bidasoak garaipena lortzeko aukerak izan ditzakeela pentsatzeak, baina Bidasoaren maila ere goraipatu nahi izan du. “Argi dago ez gaudela Bartzelonaren mailan, baina Asobal Ligako bigarrenak gara eta norbaitek Bartzelona garai badezake, gu gara. Ia ezinezkoa da, baina batzuetan horrelakoak gertatzen dira”. Horrelako neurketetan, zalegoaren presentzia zinez garrantzitsua da; biharko egunean, Bidasoako bazkideak ezin izango dira presente izan, eta horrek, Cuetararen ustez, “garaipena eskuratzeko aukerak murrizten ditu”.

Jokalarientzat munduko onenen aurka jokatzea beti izaten da berezia, beti izaten dute presente aukera nimiñoa hauei min handiena emateko. Iker Serranoren, Bidasoako kapitainaren, esanetan, “badakigu oso neurketa zaila dela, munduko jokalari onenetarikoen aurka jokatuko dugula, baina beti duzu garaipena lortzeko esperantza. Taldea gogotsu dago, behingoz, Bartzelona garaitzeko aurrerapausua emateko”. Azken urteetan Bidasoa gero eta hurbilago izan du garaipena, Bartzelona sufriarazi du, baina 2002 urtetik ezin izan dute talde kataluinarra garaitu. Talde irundarraren kapitainak, desiraz eta positibotasun beteriko mezua bidali nahi izan die bihar telebistan neurketa jarraituko duten Bidasoazale guztei: “badakigu urtea zaila izaten ari dela, gustatuko litzaiguke biharko neurketa gure zalegoarekin bizitzea, baina horri ere aurre egingo diogu eta gure ahalmen guztiekin, zaleentzako garaipena lortzen saiatuko gara”.

Racotea eta Matheus Da Silvak ez dute jokatuko. 

Erasoan eta defentsan bi baja garrantzitsu izango ditu Bidasoak biharko neurketari begira. Biek, Dan Racoteak eta Matheus Da Silvak, bi metroak gainditzen dituzte eta Bartzelona bezalako talde baten aurka, jokalari altuak pistan izatea ezinbestekoa izaten da. “Garaipena lortzeko aukera gutxi bagenituen, Racotea eta Da Silvaren bajekin are gutxiago, jokalari garaiak eta garrantzitsuak dira guretzat, zer esanik ez Bartzelonaren aurka”.

Horrekin guztiarekin, Bidasoak bihar lehen itzuliari amaiera emango dio, garaipena lortu ala porrota jasan, sekulako lehen itzulia: 26 punturekin Sacyr Asobal Ligako bigarren sailkatuak, Errege Koparako sailkatuak eta Asobal Koparako sailatuak. 

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”

Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun

Aste gogorra izan du Bidasoa...

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN

Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan

Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...

BIDASOAK PUNTU BAT ATERA ZUEN GRANOLLERSEN KONTRAKO PARTIDUTIK
Eskubaloia

BIDASOAK PUNTU BAT ATERA ZUEN GRANOLLERSEN KONTRAKO PARTIDUTIK

Jacobo Cuetararen mutilek 30-30eko markagailua erdietsi zuten beraien aurkari zuzena den taldearen kontra

Bidasoak puntu garrantzitsua eskuratu zuen...

BIDASOAK ERREGE KOPAKO HIRUGARREN KANPORAKETA JOKATUKO DU BIHAR
Eskubaloia

BIDASOAK ERREGE KOPAKO HIRUGARREN KANPORAKETA JOKATUKO DU BIHAR

Fundación Agustinos Alicante izanen du aitzinean, azken faserako txartela eskuratzeko helburuan

Bidasoa Irunek, Plenitude ASOBAL Ligako azken...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika