BESTE BI PUNTU LIGAKO BIGARREN POSTURA IGOTZEKO
Eskubaloia

BESTE BI PUNTU LIGAKO BIGARREN POSTURA IGOTZEKO

Jon Azkuek Asobal Ligan 100 neurketa betetzen zituen partiduan Bidasoak beste bi puntu batu zituen Benidormen aurrean, 32 puntu guztira Asobaleko Ligako bigarrenak izateko

28 – Bidasoa-Irun (12+16): Rangel (p, 1 gol), Zabala (4), Kauldi (1),Esteban Salinas (5), De la Salud (1), Rodrigo Salinas (4), Seri (3) –hasierako zazpikoa–, Ledo (ps), Cavero (1), Aldaba, Serrano (2), Renaud (1), Azkue (4) y Tesoriere (1).

26 – BM. Benidorm (11+15): Vial (p), Simonet (1), Paván (4), Dapirán (3), Grau (1), Revin, Cabanas (12, 4 p.), –hasierako zazpikoa–, Mijuskovic (ps), Marchán (2), Porras (1), Rivero (2), Calderón, Skillhammar y Rodríguez. 

Bidasoak sufritzen jakin zuen Benidorm garaitzeko. Oso garrantzitsuak ziren bi puntu lortu zituzten Zupo Equisoainek zuzentzen duen taldearen aurka, izan ere, bi puntu hauen bidez, 32 batzen dituzte irundarrek eta Asobal Ligako bigarren posiziora bueltatzen dira.

5.minutuan 1-2 irabazten joan ondoren, talde Alakantarrak ez zen berrio ere markagailuan aurreratzeko aukerarik izan, hori bai, beti ere partidua berdintzeko oso hurbil egon ziren. Lehen markagailu horri Jacobo Cuetararen taldeak 10.minutuan erantzuna eman zion eta Iñaki Caveroren gol baten bidez 5-2koa ezarri zuen. Bidasoak defentsa bikainak burutu zituen, bai 6-0ekoarekin eta baita 5-1ekoarekin ere, baina Benidormek bikain erreakzionatu zuen Jon Azkueren golei eta azken hiru minutuetan 2-4ko partziala lortu eta gero, atsedenaldira 12-11ko emaitzarekin iritsi zen.

Bigarren zatian, etxeko taldeak oso ondo hasi zuen neurketa eta Mikel Zabalaren golen bitartez irundarren errenta lau eta bost goletara handitu zen (34.minutuan 15-11 eta 37.minutuan 18-13). Baina Benidormen erreakzio berri baten ondorioz, beste behin Bidasoak zuen aldea irauli eta gol batera jarri ziren (43.minutuan 19-18). Une hartan, Bidasoak Vial atezainaren bi minutuko kaleratzea baliatu zuten markagailuan berriro ere 24-19 aurreratzeko. Jon Azkuek bikain zuzendu zuen une hartan taldea eta Artalekuren laguntza oso nabaria izan zen.

12 minutu geratzen ziren eta duela bi aste Morrazoren aurka gertatutakoa ez errepikatzeko, pixkanaka pixkanaka neurketa moteltzen joan ziren. Horrela, Xoan Ledoren bi geldiketekin eta Iker Serranoren azken golaren bitartez, norgehiagoka 28-26 bukatu zen.

Esan bezala, 32 punturekin Asobaleko bigarren postuan dago berriz Bidasoa, Balonmano Logroño La Rioja puntu bateko aldearekin eta Fraikin Granollersekiko bi puntutara. Irundarren hurrengo neurketa Angel Ximenez Avia Puente Genilen aurka izango da, ostiralean arratsaldeko 19:00etatik aurrera. 

24 URTE ONDOREN GARAIPENA EUROPAN
Eskubaloia

24 URTE ONDOREN GARAIPENA EUROPAN

Izugarrizko neurketa eginez Bidasoak Tartan Presov talde eslovakiarra 23-25 menderatu zuen, 24 urte ondoren, Bidasoaren kamiseta horia EHF Txapelketan garaipen...

MILOS ORBOVIC BIDASOAREN HEGALEKO BERRIA
Eskubaloia

MILOS ORBOVIC BIDASOAREN HEGALEKO BERRIA

Bidasoak atzo ezagutarazi zuen 26 urteko jokalari serbiarra urte baterako sinatu dutela Rodrigo Salinasekin batera ezker hegalean aritzeko

Bidasoa eta...

GEROZ ETA GERTUAGO DAUDE
Eskubaloia

GEROZ ETA GERTUAGO DAUDE

Bidasoak 23-26 galdu zuen Bartzelona ahalguztidunaren aurka, majo sufritu eta asko izerdituta hori bai, Bidasoa Europarako prest dagoela erakutsi baitzuten...

AURREKO DENBORALDIKO BIDE BERETIK JARDUN ZUEN BIDASOAK
Eskubaloia

AURREKO DENBORALDIKO BIDE BERETIK JARDUN ZUEN BIDASOAK

Asobal Ligako denboraldi berriko lehen neurketan Leongo Ademarren aurka aritu zen talde irundarra eta oso sendo 27-33 irabazi zuen, beste behin ere sasoiko daudela...

MATHEUS FRANCISCO DA SILVA, BIDASOAREN LEHEN FITXAKETA
Eskubaloia

MATHEUS FRANCISCO DA SILVA, BIDASOAREN LEHEN FITXAKETA

Bidasoak defentsa indartzeko helburuarekin, 1,98 metroko altuera duen 21 urteko gazte brasildarra fitxatu du hurrengo bi urteetarako

Bidasoak eta Esporte...

LEO RENAUD-DAVID 2020ra ARTE
Eskubaloia

LEO RENAUD-DAVID 2020ra ARTE

Leo Renaud-Davidek (Amiens, 1987) beste urtebetez Bidasoaren kamiseta horia janzten jarraituko du 2020ko ekainaren 30era arte

Duela lau urte talde...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika