Bukatu da Hondarribiaren bolada
Futbola

Bukatu da Hondarribiaren bolada

Elgoibarren galdu du larunbatean Ohorezko Erregionaleko Hondarribia Futbol Elkarteak (2-1). Porrotarekin, amaitu zaio azaroko menderaezintasuna. Hiru neurketa irabazi eta beste bat berdindu du Mikel Llorenteren taldeak aurreko jardunaldietan. Zelaian menderatzeaz gainera, sailkapenean ere aurrea hartu dio Elgoibarrek Hondarribiari. Berdeak zortzigarren postuan daude orain, 18 punturekin. Igande goizean Lesakako Beti Gazte hartuko dute, Hondartza futbol zelaian (11:00).

Real Union Bk Ostadar mendean hartu du, Stadium Galen (2-0). Lasarte-Oriako taldearen gorakada eten du, eta sailkapenaren erdiko tropelean sartu du. Zarautz bosgarrena da, 19 punturekin, eta Touring hamaikagarrena, 16rekin. Bi talde horien artean daude Elgoibar, Ostadar, Hondarribia, Real Union B eta Aloña Mendi. Larunbat arratsaldean Ordizian jokatuko du filial txuribeltzak (16:00).

SANDRA RAMAJOK FUTBOL BOTAK ESKEGI DITU
Futbola

SANDRA RAMAJOK FUTBOL BOTAK ESKEGI DITU

Jokalari gisa 360 neurketa jokatuta agur esan dio futbolari Sandra Ramajo irundarrak. Azken denboraldia Fundación Albaceten jokatu duen arren, Errealean pasa ditu...

OSO GUTXI BALIO DUEN BESTE PUNTU BAT
Futbola

OSO GUTXI BALIO DUEN BESTE PUNTU BAT

Real Unionek bigarren zatian oso zaila zuen neurketa berdintzea lortu zuen, Lezaman Bilbao Athleticen aurka 3-3 egin zuen

Erreakzionatzeko betak xahutzen...

REAL UNIONEK EZ DU HAUSPORIK
Futbola

REAL UNIONEK EZ DU HAUSPORIK

Real Union hutsean bueltatu zen Valladolidetik, 1-0 galdu zuen Valladolid Bren aurka eta 28 punturekin promozio postuetan pixkanaka sakontzen hasiak...

MIN HANDIA EMATEN DUEN PORROTA
Futbola

MIN HANDIA EMATEN DUEN PORROTA

Real Unionen bolada txarrak ez du etenik, 0-1 galdu zuen Amorebietaren aurka eta jada salbazio postuak markatzen dituen Barakaldoren bi puntutara...

OHIKOA, BERDINKETA
Futbola

OHIKOA, BERDINKETA

Real Unionek Getxoko Arenasen aurka Facurdan jokatutako neurketa 0-0ean bukatu zen. Bi taldeek gola egiteko aukera izan bazuten ere, atezainen aurrean ez zuten...

BESTE BERDINKETA BAT
Futbola

BESTE BERDINKETA BAT

Real Unionek bana berdindu du Osasuna Promesasen aurka eta jardunaldia hasi zuten egoera berdinean aurkitzen dira, promozio postuetan dagoen Unionistas taldearen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika