“DAGOEN EGOERAN DAGOELA, GRANOLLERS BETI DA ARERIO ZAILA”
Eskubaloia

“DAGOEN EGOERAN DAGOELA, GRANOLLERS BETI DA ARERIO ZAILA”

Bidasoa eguerdian Granollerserako bidea hartu du bihar Asobal Ligako 17.jardunaldiari aurre egin dezaten. BM Granollers eta Bidasoaren arteko neurketa handia 19:00etatik aurrera izango da.

BM Granollers azken urteetan Bartzelona eta Leongo Ademarrekin batera, Sacyr Asobal Ligako talde handi eta gogorrenetarikoa izan da. Hain zuzen ere, duela bi denboraldi, talde kataluinarrak lortu zuen Bartzelonak Palauen zuen errekorra apurtzea. Ordea, kontu zaharrak dira horiek, eta gaurkotasunak dio Asobal Ligako sailkapeneko 10.postuan kokaturik dagoela. Ez da espero zuten denboraldia izaten ari, taldeak gora-behera handiak izan ditu, baina Granollerseko kiroldegian beti zaila izanten da garaipena eskuratzea.

Testuinguru horretan Bidasoa gaur zuzendura lurralde kataluinarrera, denboraldiko 14.garaipena erdiesteko gogotsu. Bertan, Esteban Salinas eta Borja Lancina jokalari ohiak izango dituzte itxaroten, hauek ere Bidasoari garaipena osteko irrikaz. Bidaiatu aurretik, Jacobo Cuetarak agerraldia egin du Irungo San Juan Plazan eta bertan azaldu duenez, “taldea fresko eta anbizio guztiarekin Granollersera doa. Errege Kopako sailkapena lortuta, eskura dugun Asobal Kopako txartela ziurtatu nahi dugu”. Hala ere, entrenatzaile asturiarra ostiralekoa oso neurketa zaila izango dela kontziente da: “10.sailkatuak diren arren, Granollers ondo ari da eskubaloira jokatzen. Zorte txarra izan du itxialdian denbora asko igaro dutelako eta itxialditik bueltan, lesioak eta erreskan aurkari zailen aurka jokatuko dutelako”.

Jacobo Cuetararen aburuz, BM Granollers taldearen indarguneak “kontraerasoak eta joko bizia” dira. “Abiadura handiko neurketetan ondo murgiltzen da Granollers taldea, eta orduan, oso arriskutsuak bilakatzen dira”, gehitu du. Beraz, Bidasoaren defentsa indartsu eta adi egotea premiazkoa izango da, hau baita talde irundarraren indargune garbiena. “Egia da gure jokoaren zati garrantzitsua defentsan oinarritzen dela, baina erritmos bizitu eta azkartu behar diren neurketetan ere taldeak ondo erantzuten jaikin du”, adierazi du Cuetarak.

Gauzak horrela, biharko neurketa irabaziz gero, Bidasoak 1994-1995 denboraldiko errekorra gaindituko luke, hau da, egungo Bidasoaren taldeak inoizko lehen itzuli onenaren erantzule izango litzateke. Honekin guztiarekin, hainbat lorpen eskuratzeko ilusioarekin Granollers bidean da Bidasoa. 

BILLERE GAILENDU DA BIGARREN LAGUNARTEKOAN
Eskubaloia

BILLERE GAILENDU DA BIGARREN LAGUNARTEKOAN

 Etxeko taldeak bigarren zatian erritmo eta lehiakortasun gehiago erakutsita, 27-25 gailendu zaio Bidasoari. 

Nicolas Bonnanok Munduko...

URDANETA ERE GARAITU DU ILCAPO HONDARRIBIAK
Eskubaloia

URDANETA ERE GARAITU DU ILCAPO HONDARRIBIAK

Aitor Etxaburuk zuzentzen duen taldeak, bizkaiko lurretan denboraldiko bigarren garaipena erdietsi zuen (30-34) eta sailkapeneko liderra bezala mantentzen...

LEHEN PROBA GAINDITUTA
Eskubaloia

LEHEN PROBA GAINDITUTA


 Bidasoak atzo Bada Huescaren aurka denboraldi-aurreko lehen jardunaldia jokatu eta 27-29 garaitu...

DONAT BARTOKEK EZ DU BIDASOAREKIN BIGARREN ITZULIA JOKATUKO
Eskubaloia

DONAT BARTOKEK EZ DU BIDASOAREKIN BIGARREN ITZULIA JOKATUKO

Kadetten Schaffhausen talde suitzarrak orain arte Bidasoako eskuin hegalekoa zena denboraldi amaierara arte fitxatu du. 

Bidasoak Bada Huescaren...

JIPOIA DENBORALDIA HASTEKO
Eskubaloia

JIPOIA DENBORALDIA HASTEKO

Indartsu hasi du 2021 urtea Ilcapo Hondarribiak, Euskadiko Senior Ligari zegokion neurketan 27-10 irabazi zuen Gure Auzune talde...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika