DERBIA BERDINKETAREKIN BUKATU ZEN
Eskubaloia

DERBIA BERDINKETAREKIN BUKATU ZEN

Anaitasunak eta Bidasoak Iruñean jokatutako derbia oso gogorra izan zen, neurketako azken txanpan Bidasoak berdintzea erdietsi zuen (28-28), eta horrela, puntuak bi taldeen artean banatu zituzten

28 – Helvetia Anaitasuna (17+11): Nordlander, Bazan (1), Etxeberria (1), Gavidia, Chocarro (3, 1p), Semedo (5), Anderson da Silva (2); Bols (p.s.), Ugarte (8), Izquierdo (1), Meoki (1), Fischer (3), Krsmancic, Vaquer, Andueza eta Alvaro Gaston (3).

28 – Bidasoa Irun (14+14): Rangel; Cavero (1), Zabala (1), Esteban Salinas , Rodrigo Salinas (3), Azkue (7), Seri (1); Xoan Ledo (p.s.), Crowley (1), Orbovic (1), Kauldi Odriozola (3), Iker Serrano (3), Leo Renaud (6, 2p), Tesoriere (1), Matheus da Silva eta Gorka Nieto. 

Bidasoak balio asko duen puntu bat eskuratu zuen Helvetia Anaitasunaren aurka, izan ere, 60 minutuetan zehar atzetik izan zen markagailuan baina azken minutuan 28-28koa erdietsi zuten. Neurketa etxeko taldearen abantaila murritzarekin hasi zen eta 4-2 aurretik jarri zirenean, Bidasoako entrenatzailea hutsartea eskatzera behartuta ikusi zen. Hortik aurrera, Bidasoa hobeto kokatu zen kantxan eta 0-2ko partzial bat eskuratu zuten, baina albiste txar bat iritsi zen orduan ere. Iñaki Caverok min hartuta neurkta utzi behar izan zuen. Sergio de la Salud eta Paco Barthen lesioei Iñaki Caverorena gehitu behar zaie, jokoan pisu handia duten hiru jokalari bajan izango ditu Bidasoak hurrengo norgehiagoketan. Thomas Tesoriereren eskutik talde bidasoarraren lehen abantaila iritsi zen (5-6, 10.minutuan) baina atsedenaldira iritsi baino lehenago etxeko taldeak berriro ere neurketako aginte makila hartu zuen. Eskerrak Jon Azkuek zertxo bait markagailua estutzea lortu zuela, azkenean lehen 30 minutuetan hiru golen desabantailarekin iritsi zen Bidasoa (17-14).

Jokalari oriotarrak bigarren zatiaren hastapenean Iruñara hurbildu ziren Bidasoaren ehun zaletuak astindu zituen, zazpi gol eskuratu zituen Azkuek neurketan zehar, eta bigarren zatian 18-16ra hurbildu zuen Bidasoa. Geroago, oriotarraren bitartez errakazio berri bat izan zuen talde irundarrak eta oraingoan 22-21era hurbildu zuen. Denbora guztian atzetik aritu zen Bidasoa, hiru minututan talde naparrak berriro ere hiru goleko abantaila hartu zuen eta Jacobo Cuetara hutsartea eskatu behar izan zuen. Azken 13 minutuetan 3-6ko partziala erdietsi zuen Bidasoak eta horrela, 28-28 bukatzea ahalbidetu zuen. Puntu bat lortu zuten bai, baina biren balioa izan zuen atzoko berdinketak.

Leo Renaudk Asobal Ligan 500.gola erdietsi zuen partidu honen ondoren, Bidasoaren hurrengo norgehiagoka ligakoa izango da berriz, asteazkenean Liberbank Cuencak bisitatuko du Artaleku. Ligako bigarrena eta hirugarrena nor baino nor arituko dira eta beraz, beste neurketa gogor bat izango dute Velux EHF Champions Leagueko jardunaldi berri bat jokatu aurretik. 

BESTE URTE BAT DE LA SALUDEN GIDARITZAPEAN
Eskubaloia

BESTE URTE BAT DE LA SALUDEN GIDARITZAPEAN

Bidasoa eta Sergio de la Salud akordio batetara iritsi dira urtebetez kontratua berritzeko. Bartzelonakoaren hirugarren denboraldia izango da Bidasoaren elastikoa...

RUDY SERIK BIDASOA UTZIKO DU
Eskubaloia

RUDY SERIK BIDASOA UTZIKO DU

 Sacyr Asobal Ligan jokatzeko eskaintzak zituen arren, Frantziako Lehen Mailara igo berri den Cesson taldean jokatuko du datorren...

OFIZIALKI, DATORREN DENBORALDIAN BIDASOAK EUROPAN JOKATUKO DU
Eskubaloia

OFIZIALKI, DATORREN DENBORALDIAN BIDASOAK EUROPAN JOKATUKO DU

Espainiako Federazioaren Batzorde delegatuak atzo onartu zuen denboraldia lehen itzuliko sailkapenarekin bukatzea, beraz, Bidasoak 2019-2020 denboraldia hirugarren...

BIRTUALKI BADA ERE, BIDASOA EUROPAN IZANGO DA DATORREN URTEAN
Eskubaloia

BIRTUALKI BADA ERE, BIDASOA EUROPAN IZANGO DA DATORREN URTEAN

RFEBM-ko zuzendaritza direktiboak lehen itzuliko emaitzekin Sacyr Asobal Liga bukatutzat ematea proposatu du, beraz, Bidasoak erdietsitako hirugarren postuan...

FINAL LAURDENETAN KALE
Eskubaloia

FINAL LAURDENETAN KALE

Sacyr Asobal Ligako Errege Kopan Bidasoak lehen eliminatorian kale egin zuen, Benidormek 26-29 garaitu zituzten

Bidasoa Irun (13+13). Rangel,...

GARAIPEN HANDIA HENDAIAKO ESTADIOARENA
Eskubaloia

GARAIPEN HANDIA HENDAIAKO ESTADIOARENA

Goi-mailako neurketa batean talde Hendaiarrak sailkapenean arnasa hartzeko balio izan dien garaipena lortu zuen 35-26 Roques Sur Garonnen aurka

Hendaiako...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika