DUELA URTE BATZUK AMETSA ZENA, ERREALITATE HUTSA EGUN
Eskubaloia

DUELA URTE BATZUK AMETSA ZENA, ERREALITATE HUTSA EGUN

Bidasoak 12 denboraldi Palau d’Esportsen irabazi egon eta gero, Granollersen oso garrantzitsua den eta bigarren postuan indartzea ahalbidetzen duen garaipena eskuratu zuen atzo (24-25) 

24 – FRAIKIN BM. GRANOLLERS (13+11): Marc Guardia; Marc García, Oswaldo dos Santos (1), Adriá Figueras (7), Mamadou Gassama (2), Popovic, Antonio García (5, 4p) – hasierako zazpikoa- Almeida (ps), Marquez (3), Rakocija (1), Pol Valera (3), Alvaro Ferrer, Adriá Martínez (1), Pau Ferré, Sergi Franco, Víctor Sáez (1).

25 – BIDASOA-IRUN (14+11) Rangel; Zabala (1), Kauldi (1), Esteban Salinas (3), Sergio de la Salud (4,1p), Leo Renaud (7), Rodrigo Salinas (4, 1p) –hasierako zazpikoa- Xoan Ledo (ps), Cavero, Aldaba, Iker Serrano (1), Rudy Seri (2), Barthe (2), Tesoriere. 

Irundarrek sekulako garaipena erdietsi zuten Granollersen. Partidua bikain hasi bazuten ere, neurketan zehar asko sufritu eta lan handia egin behar izan zuten Fraikin Granollers mendean hartzeko. Jacobo Cuetararen taldea bikain zelairatu zen Palau D’Esportseko kantxara, beti bezala, defentsako lanean oinarrituta kataluniarrek baloi asko galtzea fortzatu zuten eta erasoan gol errazak lortzen zituzten kontraerasoen bitartez. Horrela, lehen 10 minutuetara 2-7ko markagailuarekin iritsi zen, bost goleko aldea lortu zuten irundarrek, eta horien artean, Iker Serranoren Liga Asobaleko 800.gola iritsi zen.

Baina Fraikin Granollers talde handia da eta partidua irabaztera behartuta zegoen Bidasoa aurreratzeko eta azkar batean hiru goletara hurbildu ziren. Jacobo Cuetarak 22.minutuan hutsartea eskatu zuen orduan kataluniarren erritmoa baretzeko, baina Leo Renaudeen eta Kauldi Odriozalen bi minutuko kaleratzeak baliatu zituzten atsedenaldira 13-14 markagailuan hurbiltzeko atsedenaldia iritsi baino lehen.

Lehen zatian ez bezala, bigarren zati osoa oso berdindua izan zen, hala ere, errenta handia ez bazen ere, Bidasoa beti mantendu zen markagailuan aurretik. Hortaz, 36.minutuko 16-16ko berdinketaren ondoren, Bidasoak markagailuan izan zuen alde handiena 39.minutuan Leo Renauden gol batek ezarri zuen, 17-19koa hain zuzen. Hamar minutu itxaron behar izan ziren berriro ere bi gol aurretik jartzeko, 20-22 49.minutuan, baina Xoan Ledoren geldiketa batek eta Seriren bonba batek norgehiagoka bukatzeko bederatzi minutu geratzen zirela 20-23koa ezarri zuen.

Ordea, neurketa ez zegoen batere erabakita eta neurketako azken hamar minutuak bigarren zatiko berdinketa estuarekin jarraitu zuen. Tentsio handia nabaritzen zen zelaian eta entrenatzaileek bi hutsarte eskatzera behartuta ikusi ziren. Jacobo Cuetarak eta Antonio Ramak egin beharreko guztiak azaldu zuten azkeneko minutuak jokatzeko, baina azken minutuetan Bidasoak erasoan asmatu eta azkenean, Fraikin Granollersi 24-25 gailendu zen. Zazpigarren aldia da 25 saiakeretatik talde irundarrak Palau D’Esportsen irabazten duela, lehena 2006-2007 denboralditik.

Iñaki Caverok Asobal Ligan jokatu zuen 100.neurketa honetan, Bidasoak bi puntu berri eskuratuta 27 punturekin sailkapeneko bigarren sailkatua izaten jarraitzen du, sailkapeneko hirugarrena, Fraikin Granollers hiru puntuko aldera utzita. Neurketa honen ondoren, Jacobo Cuetararen taldea astebete lehiatu gabe egongo dira, hurrengo kompromezua datorren asteazkenean izango baitute: Artalekun, Helvetia Anaitasunaren aurka, Errege Koparen laugarren kanporaketan arratsaldeko 20:15tan.  

BIGARREN URTEZ ASOBAL KOPAKO TXAPELDUNORDEAK
Eskubaloia

BIGARREN URTEZ ASOBAL KOPAKO TXAPELDUNORDEAK

Luzapenean Bidasoak Recoletas Atletico Valladolid garaitu ostean, Asobal Kopako finalean Bartzelonak bere maisutasuna erakutsi zuen eta Bidasoa bigarren postuan...

BIGARREN URTEZ JARRAIAN BIDASOA ASOBAL KOPAN IZANGO DA
Eskubaloia

BIGARREN URTEZ JARRAIAN BIDASOA ASOBAL KOPAN IZANGO DA

Balonmano Logroño La Riojak Granollersen aurka galdutako neurketa baliatu du Bidasoak Asobal Kopan bigarrenez jarraian sartzeko. Irundarrek 35-28 garaitu dute...

BIDASOAK ASOBAL KOPAN SARTZEKO AUKEREKIN JARRAITZEN DU
Eskubaloia

BIDASOAK ASOBAL KOPAN SARTZEKO AUKEREKIN JARRAITZEN DU

Bidasoak estreinekoz Balonmano Nava segoviartarren aurka jokatu du eta Bidasoaren 50 jarraitzaile ingururen aurrean, Asobal Kopan sartzeko aukerak izateko bi puntu...

BIDASOA GARAIPENAREN IBILBIDERA ITZULI DA
Eskubaloia

BIDASOA GARAIPENAREN IBILBIDERA ITZULI DA

Aise garaitu du Cangas de Morrazo talde galiziarra, lehen zatian bost goleko aldearekin iritsi dira eta amaieran 32-19 irabazi dute

32 -...

BIDASOAK MULTZOEN FASEA PORROTAREKIN BUKATU DU
Eskubaloia

BIDASOAK MULTZOEN FASEA PORROTAREKIN BUKATU DU

25-23 galdu zuen Ipar Mazedoniako Eurofarm Rabotnic taldearen aurka, hala ere, aurreko astean C multzoaren lidergoa kontsolidatu zuten Artalekun

25 –...

ETXEKO ALTXORRA 2020-2021 DENBORALDIAN BUELTAN IZANGO DA
Eskubaloia

ETXEKO ALTXORRA 2020-2021 DENBORALDIAN BUELTAN IZANGO DA

Julen Aginagaldek eta Bidasoak akordio batera iritsi dira 2020-2021 denboraldian berriz bideak batzeko. Ordea, Esteban Salinasek ez due datorren denboraldian...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika