EMAKUMEZKOEN LEHEN JARDUNALDIAN ORIO GARAILE
Arrauna

EMAKUMEZKOEN LEHEN JARDUNALDIAN ORIO GARAILE

Orio nagusitu da emakumezkoen Kontxako Estropadako lehen jardunaldian. Hondarribia bigarren txandako hirugarren bukatu eta eguneko bostgarrenak izan direnez, bigarren jardunaldian lehen txandan lehiatuko dira.

Hondarribiko emakumezkoen traineruak saio ederra burutu du Kontxako Estropadako lehen jardunaldian. Hirugarren bukatu du bere txandan, Arraun Lagunak eta Tolosaldearen atzetik, baina estropada osoan zehar bi traineru horiek lehian izan da.

Estropadako lehen paladetan Tolosaldeak hartu du estropadako proa eta Hondarribiak ondo eutsi dio lehen metroetan. Segituan, Tolosaldeak hiru segunduko tartea zabaldu du Arraun Lagunak zein Hondarribiari. San Juan oso atzean geratu da hasieratik eta txandako lehia hiru traineruetan zentratu da.

Ziabogara Tolosaldea iritsi da aurretik, Hondarribia hiru segundura bigarren iritsi da, Arraun Lagunak laura eta San Juan 15 segunduetara. Une hartatik aurrera, Arraun Lagunak atzetik aurrera egin du estropadan. Sekulako luzea burutu dute eta amaierara iristeko 500 metro geratzen zirenean Tolosaldea aurreratu eta txandako buru jarri dira. Hondarribiak, atzetik lanean jarraitu du eta lidergoa lortzeko borrokan zeuden bi traineruetara hurbildu da. Itsaso zakarra hobekien baliatu duen trainerua Arraun Lagunak izan da, olatuen bidez Tolosaldearen denboran jartzea lortu dute.

Azken 200 metroetan Arraun Lagunak oso indartsu aurkitu da eta Tolosaldea eta Hondarribia lau segundutan atzean utzi dituzte, txanda garaituz. Tolosaldea bigarrena izan da, Hondarribia ehunen batzuk utziz hirugarren, eta San Juan laugarren.

Hala ere, lehen jardunaldian Orio gailendu da. Hauek bigarren txandan aritu dira eta sekulako lehia izan dute Donostiarrarekin. Ziabogara Donostiarra eta Orio denbora berdinean iritsi dira, eta Zumaia eta Hibaika 12 segundu utzi dituzte.

Oriotarrak ziabogatik irteterakoan, estropadako agintea hartu dute, baina Donostiarrak hortzak estuta ondo eutsi dio bigarren luzean. Orio bikain ibili da poparean, olatuak hartu eta erritmo bizia ezarri dute pixkanaka-pixkanaka Donostiarra atzean utziz. Amaieran, gauzak estutu dira, Donostiarra lau segunduetara hurbildu da bigarren jardunaldirako lehia oso irekita utziz. Helmugara 11.10.30eko denbora markatu du, Donostiarra 2.38ra iritsi da, Hibaika 21.38ra eta Zumaia 29.71ra.

Denbora guztiak kontutan hartuz, Orio izan da lehena, Donostiarra bigarrena, Arraun Lagunak hirugarrena eta Tolosaldea laugarrena. Hauek, bigarren jardunaldian ohorezko txandan arituko dira, ordea, Hondarribia, Hibaika, Zumaia eta San Juan lehen txandan arraun egingo dute.

DENBORAK:

1. Orio 11:10.26

2. Donostiarra 11:12.48

3. Arraun Lagunak 11:23.86

4. Tolosaldea 11:27.80

5. Hondarribia 11:28.60

6. Hibaika 11:31.52

7. Zumaia 11:39.82

8. San Juan 11:51.14 

HELENE SAGARZAZU ETA NAROA ZUBIMENDI JUBENILETAKO ESPAINIAKO TXAPELDUN
Arrauna

HELENE SAGARZAZU ETA NAROA ZUBIMENDI JUBENILETAKO ESPAINIAKO TXAPELDUN

Santiagotarrakeko bikoteak urrezko domina irabazi dute Sevillan ospatu berri den aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan. Santiagotarrakeko eta Hondarribia Arraun...

ASIER PUERTASEK EZ DU JARRAITUKO B TRAINERUKO PRESTATZAILE GISA
Arrauna

ASIER PUERTASEK EZ DU JARRAITUKO B TRAINERUKO PRESTATZAILE GISA

Azkeneko hiru urteetan Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlari ohiak zuzendu duen Hondarribiako B trainerua utziko du eta Eusko Label Ligan aritzen den Zarautzeko...

NAROA ZUBIMENDIK LAUGARREN BUKATU DU EUROPAKO TXAPELKETA
Arrauna

NAROA ZUBIMENDIK LAUGARREN BUKATU DU EUROPAKO TXAPELKETA

Santiagotarrakeko arraunlari gazteak Espainiako selekzioarekin Beogarden jokatu den jubenil mailako Europako Txapelketan laugarren bukatu du 2-...

HONDARRIBIA EUSKOTREN LIGAN ARITUKO DA BESTE BEHIN
Arrauna

HONDARRIBIA EUSKOTREN LIGAN ARITUKO DA BESTE BEHIN

Emakumezkoen Hondarribiako tripulazioa bikain aritu da Euskotren Ligako playoffetarako lehian eta Bermeon eta Portugaleten garaitu ondoren, datorren denboraldian,...

TXAPELDUNORDEAK EUSKO LABEL LIGAN
Arrauna

TXAPELDUNORDEAK EUSKO LABEL LIGAN

Santurtzik irabazi du Eusko Label Liga Bermeon garaitu eta Portugaleten zuten hiru puntuko aldea mantendu ostean. Hondarribiak Bermeon bigarren eta Portugaleten...

ORIO NAGUSI ETA HONDARRIBIA GARAILE LEHEN TXANDAN
Arrauna

ORIO NAGUSI ETA HONDARRIBIA GARAILE LEHEN TXANDAN

Orio gailendu da Kontxako 2020ko emakumezkoen proban maisuki gainontzeko arerioak atzean utziz. Bestalde, Hondarribia 5. postuan bukatu du lehen txanda...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika