GAUA KORRIKALARIEK ARGITU ZUTEN

Maite Arraizak eta Chakib Lachgarrek Irun Hiria Gau Krosean garaile irten ziren. Ehundaka korrikalarik parte hartu zuten lasterketa bitxi honetan

Orotara 231 korrikalarik bukatu zuten aurreko larunbatean gauean Irungo erdigunean ospatu zen lasterketa, eta bertan, Maite Arraiza lazkaoarra eta Chakib Lachgarra oreretarrak garaipena erdietsi zuten emakumezkoen eta gizonezkoen mailan, hurrenez hurren. Higer Komarka Aldea Kirol Klubak antolatu zuen 6,2km-ko lasterketa eta distantzia txikia bazen arren, ibilbide gora-beheratsuak eta larunbatean egindako beroak lasterketa oso gogorra bilakatu zuen.

Emakumezkoetan Arraiza Idoia Pico irundarraren aurretik nagusitasun osoz gailendu zen; ordea, ezin izan zuen proba honetan duen errekorra hautsi, segundu gutxi batzuetara geratu zen. Gizonezkoetan ere Lachgarrek argi eta garbi irabazi zuen, bigarren sailkatua izan zen Imanol Cruzi minutu bateko aldea atera zion Lachgarrek.

Oso giro ona egon zen irungo erdigunean, jende asko hurbildu zen korrikalariei animoak eta arnasa pixkat ematera. Albiste aipagarri bezala, duela gutxi zendu zen Ibon Gonzalez korrikalari Tolosarra gogora ekarri zituzten denek.

Hauek izan ziren kategoria desberdinetako lehen bost sailkatuak:

Gizonak 

• 1. Chakib Lachgar (Errenteria-Orereta) 19:45

• 2. Imanol Cruz (Donostia) 20:54

• 3. Ibai Alba (Hernani) 20:57

• 4. M’Barek Ait Benali (Hondarribia) 21:11

• 5. Oscar Zalakain (Donostia) 21:32 

Emakumeak

• 1. Maite Arraiz (Lazkao) 23:55

• 2. Idoia Pico (Irun) 24:53

• 3. Nerea Egia (Donostia) 25:12

• 4. Olatz Zabala (Irun) 25:51

• 5. Ana Cruz (Pasaia) 26:17 

GAUA KORRIKALARIEK ARGITU ZUTEN

Maite Arraizak eta Chakib Lachgarrek Irun Hiria Gau Krosean garaile irten ziren. Ehundaka korrikalarik parte hartu zuten lasterketa bitxi honetan

Orotara...

21.URTEZ JARRAIAN URRIAREN 5EAN TXINGUDI KORRIKA OSPATUKO DA

Eskualde osoa zeharkatuko du 10kilometroko lasterketa honek; Irun, Hondarribia eta Hendaiako kaleak korrikalariz beteko ditu beste behin Bidasoa Atletiko...

TERESA ERRANDONEA ESPAINIAKO TXAPELDUN 100m HESIETAN

 Bidasoa Atletiko Taldeko korrikalari gazteak Espainiako Txapelketa absolutuan garaipena lortu du 100m hesien modalitatean 13’42ko denbora...

BEDERATZI DOMINA EUSKADIKO TXAPELKETAN BAT-entzat

Durangoko Landaka pistan asteburuan jokatu zen Euskadiko Txapelketa Absolutuan bederatzi domina eskuratu zituzten Bidasoa Atletiko Taldeko...

HORTZAK ESTUTUTA BESTE URTE BAT OHOREZKO MAILAN IZANGO DIRA BATGIRLSAK

Puntu bakar batengatik Espainiako atletismo onenen artean lehiatzen jarraituko du Bidasoa Atletiko Taldeko emakumezkoen taldeak

Asteburuan inoiz baino...

IKER AROZENA URREA LUZERA JAUZIAN

Madrilen ospatu zen 20 urtez azpiko Aretoko Espianiako Txapelketan urrezko domina esuratu zuen luzera jauziko proban, 7m14ko markarekin

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika