Bederatzi domina eskuratu dituzte BATeko gazteek Euskadiko Txapelketan

2025/06/24
16 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa ospatu zen asteburuan Gasteizen eta Bidasoa Atletiko Taldeko gazteak bertan izan ziren. Guztira, bederatzi domina poltsikoratu zituzten Irungo klubekoek: urrezko lau, zilarrezko hiru eta brontzezko bertze bi.
Bederatzi domina eskuratu dituzte BATeko gazteek Euskadiko Txapelketan

Euskadiko 16 urtez azpiko Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Gasteizen. Bidasoa Atletiko Taldeko kadete mailako atletak izan ziren bertan parte hartzen eta guztira, bederatzi domina poltsikoratu zituzten irundarrek: urrezko lau, zilarrezko hiru eta brontzezko bertze bi. 

Emakumeetan, Olatz Elizasu izan zen protagonista, urrezko bi domina eskuratu baitzituen atleta gazteak jaurtiketetan. Diskan, 37,92 metro lortuta, lehen postua eskuratu zuen, baita pisuan ere, 9,20 metro lortuz. Mailu jaurtiketan ere lehiatu zen, baina ezin izan zuen balizko jaurtiketarik lortu. Nora Garciak lortu zuen emakumeen arteko hirugarren urrezko domina, altuera jauzian (1,59m) eta luzeran, zilarrezkoa ere poltsikoratu zuen (5,07m). Azkenik, Zoe Caseauk eta Naia Piquerrek brontzezko domina bana eskuratu zuten. Caseauk pertigan lortu zuen txapeldunorde izanea (2,00m) eta Piquerrek berriz, 1000 metroko lasterketan (3:13,03 minutu). 

Gizonetan, Jon Andiano izan zen Euskadiko txapeldun 300 metroko hesi-lasterketan, 40,45 segunduko denbora eginez. Adur Errazkin berriz, altuera jauzian bigarren izan zen (1,65m) eta Aingeru Etxabek ere zilarrezko domina eskuratu zuen pertigan (2,00m).