Claudia Behobide eta Jon Urtizberea San Martzial igoeran garaile

2025/07/03
Bidasoa Atletiko Taldeak antolatzen duen San Martzial igoera ospatu zen pasa den larunbatean, ekainaren 28an, inoizko partehartzerik handienarekin, 158 korrikalari irten baitziren proba osatzera. Claudia Behobide eta Jon Urtizberea izan ziren garaileak.
Claudia Behobide eta Jon Urtizberea San Martzial igoeran garaile

Ohiko San Martzial igoera ospatu zen pasa den larunbatean, ekainaren 28an, Irunen, bertako besten programaren barrenean. Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako lasterketak inoizko partehartzerik handiena izan zuen gainera, 158 korrikalari izan baitziren irteeran aurtengo edizioan. Horietatik bi nagusitu ziren helmugan, Claudia Behobide eta Jon Urtizberea. 

Emakumeetan, erran bezala, Claudia Behobiak lortu zuen irabaztea, 19:02 minutuko denbora eginez. Bere gibeletik, Myriam Males (19:10) eta Susana Ruiz (20:45) sailkatu ziren. Laugarren postutik hamargarrenera berriz, korrikalari hauek helmugaratu ziren hurrenez hurren: Pilartxo Alcalde (20:52), Irati Alzuri (21:30), Josune Vilumbrales (22:10), Iratxe Aires (22:23), Elena Olazabal (22:24), Eva Cotrina (23:50) eta Maria Pilar Lekuona (24:01).

Gizonetan berriz, Jon Urtizberea izan zen helmugaratzen lehena, 13:31 minutuko denborarekin. Bigarren Beñat Bengoetxea izan zen (13:47) eta hirugarren, Aritz Arratibel (13:54). Euren gibeletik, Aritz Garin (14:07), Jon Elkano (14:16), Javier Garcia (14:44), Victor Madejon (15:22), Alberto Chacon (15:30), Xabier Urra (15:40) eta Borja Garcia (15:48) sailkatu ziren, Top10-a osatuz.