Susana Ruiz Espainiako Master Txapelketan finalista bi probetan
2025/06/24
Bidasoa Atletiko Taldeko korrikalariak 400 eta 800 metroko lasterketetako finalizan parte hartu zuen. Proba motzenean bostgarren izan zen eta luzeenean berriz, zortzigarren. Bi probetan ere bere marka pertsolanak hobetu zituen.
Espainiako Master Txapelketa ospatu zen asteburuan La Nucían (Alacant), beteranoentzat hitzordurik garrantzitsuenetako bat dena. Bertan izan zen Bidasoa Atletiko Taldeko Susana Ruiz eta atletak 400 eta 800 metroko lasterketetan parte hartu zuen, F50 kategorian, bietan ere finalera ailegatuz.
400 metroko lasterketan, Ruizek bostgarren postua eskuratu zuen, 1:09,11 minutukoa denbora eginez, podiumek postuetatik oso hurbil. 800 metroko lasterketan berriz, zortzigarren postuan sailkatu zen, 2:41,59 denborarekin. Bi probetan ere bere marka pertsonalak hobetu zituen Ruizek.